Euskeraren aurkako oldarraldia salatzeko manifestazioa izango da gaur, Bilboko Euskalduna Jauregitik abiatuta

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 4a, 00:00
Bailaran euskalgintzan dabiltzan eragileek bat egin dute deialdiarekin.

Bailarako euskalgintzak ere bat egin du deialdiarekin. AEK-k antolatutako autobusak 15:10etan aterako dira Atsegindegitik, eta 15:25etan Pilotari kaleko biribilgunetik.

Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, manifestazioa izango da gaur arratsaldean euskeraren aurkako oldarraldi judiziala salatzeko. Bilboko Euskalduna izango da protestaren abiapuntua, arratsaldeko 17:00etan hasita. 

Kontseilutik azaldu dute «argi dagoela» orain artekoak «ez direla sententzia isolatuak, baizik eta botere judizialetik hizkuntza-politika aurrerakoiak mugatzeko eta herritarron hizkuntza-eskubideak murrizteko joera gorakorra: oldarraldi bat». Horregatik, bat egiteko gonbidapena luzatu diete «berdintasun sozialean sinesten duten eragile eta norbanako guztiei».  

 

Bailarako euskalgintzak bat egin du deialdiarekin

Urumea bailarako euskalgintzak ere bat egin du deialdiarekin. AEK-k autobusak antolatu ditu bertara joateko; Hernanin, arratsaldeko 15:10etan izango da irteera, Atsegindegitik; eta Astigarragan, 15:25etan Pilotari kaleko biribilgunetik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!