Plenoak gaur, Hernaniko eta Astigarragako udalek

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 31a, 00:00

Arratsaldeko 18:00etan egingo du Plenoa Hernaniko Udalak, eta ordubete beranduago Astigarragakoak.

Hileko azkeneko asteartea izanik, gaur egingo dute Plenoa, ohiko deialdian, Astigarragako eta Hernaniko udalek.

Ohi bezala, Hernaniko Udalak jarri du hitzordu goiztiarrena, arratsaldeko 18:00etan hasita. Zazpi puntu izango dituzte lantzeko. Horien artean daude, besteak beste, 2023ko Hernaniko Udaleko eta Ereñotzuko Toki Entitate Txikiko bigarren ordainsariaren igoera onartzea; Udalaren eta Kabia foru organismo autonomoaren arteko lan­kidetza hitzarmenaren alda­keta-gehigarria onartzea; eta PSE-EEren udal taldeak aurkeztutako mozioa: 'Klima babeslekuen mozioa eta espazio publikoen birnaturalizazioa'.

Ordubete beranduago hasiko du Plenoa, 19:00etan, Astigarragako Udalak. Bederatzi puntu landuko dituzte haiek, eta honakoak dira esanguratsuenak: 2023ko soldata igoera; 2024 urterako autotaxi zerbitzuaren tarifak; eta Astigarragako herri baratzeen emakida eta erabilera arautzeko erregelamenduaren ha­sierako onarpena.

Eta ho­riekin batera, bi mozio: bata, Euskadiko Kaleratzeak Stopek aurkeztutakoa, Astigarragan alo­kairuaren merkatuko prezio garestiek tenkatutako eremuak definitzeari buruzkoa, eta horietan Estatuko Etxebizitzaren Legeak ezartzen dituen mugak gauzatzeari buruzkoa; eta bestea, UEMAk aurkeztutakoa, euskeraren aurkako oldarraldiari buruzkoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!