Plenoak, bihar arratsaldean

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 30a, 00:00

Bihar arratsaldean pleno bana egingo dute, Astigarragan eta Hernanin. Astigarragan arratsaldeko 19:00etan hasiko da eta ondorengo gaiak landuko dituzte, besteak beste, 2024 garren urterako autotaxi zerbitzuko tarifak, Euskadiko Kaleratzeak Stop plataformak aurkeztutako mozioa eta UEMAren mozioa. Hernanin, arratsaldeko 18:00etan hasiko da osoko bilkura eta ondokoak izango dira landu beharreko gaiak, besteak beste, 2023ko Hernaniko Udaleko eta Ereñotzuko bigarren ordainsarien igoera, eta talde sozialistak aurkeztutako klima babeslekuen mozioa.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!