«Etxegabetzeak eguneroko ogia dira»

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 28a, 00:00

Buruntzaldeako Etxebizitza Sindikatuak etxegabetzeak etetea aldarrikatu du «goranzko joera» ikusita.

Buruntzaldeako Etxebizitza Sindikatuak etxegabetzeen arriskuaz salaketa egin du gelditu daitezen eta horretarako neurriak hartu daitezen. «Etxegabetzeak eguneroko ogia dira Buruntzaldean ere. Azken urteetan, gainera, goranzko joera bat antzeman dezakegu. Hau horrela izanda, Buruntzaldeako Etxebizitza Sindikatutik etxegabetze guztiak baldintzarik gabe eta behin betiko etetea aldarrikatzen dugu».

Etxea galtzeko arriskuan dagoen zein borroka honetan parte hartu nahi duen pertsona orori antolakuntzarako deia zabaldu dute, «antolakuntza eta borroka baitira eskubide politiko eta ekonomikoetan aurrera egiteko berme bakarra».

Argi dute, ordea, etxegabetzeak «berezkoak zaizkiola gizarte eredu kapitalistari, eta kapitalismoa gainditu artean ez dugula arazo honekin amaituko. Dena den, etxegabetzerik gabeko gizarte baten eraikuntzarako baldintzak gaurdanik borrokatu behar ditugu, eta horrek hainbat zeregin jartzen dizkigu begien parean».

 

Buruntzaldean etxegabetua izateko arriskuan dagoena harremanetan jarri daiteke

Buruntzaldean etxegabetua izateko arriskuan daudenak harremanetan jarri daitezke etxebizitza sindikatuarekin: telefonoz edo whatsappez: 624 874 407; e-postaz: esindikatua.buruntzaldea@gmail.com eta sareen bidez twitter eta instagram kontuetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!