29ra arte, Errigorako eta AEKko meme lehiaketan parte hartzeko aukera

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 25a, 00:00

Errigorak eta Hernanialdeko AEKk, meme lehiaketa jarri dute martxan, Errigoraren Udazken kanpainarekin batera. Gaia 'Errigora' izango da, eta nahi adina meme bidali ahal izango dituzte parte hartzaileek. Errigorak eta AEKk, memeak bidaltzeko helbide elektroniko berri bat ahalbidetu dute eta ondorengoa: errigorahernanialde@gmail.com. Horrenbestez, dagoeneko bidali duten horiei, aurrez adierazitako helbidera berbidaltzea eskatu dute. Urriaren 29ra arte dago horre­ta­rako epea. Nahi izanez gero, me­meak sortzeko memeka.eus aplikazioa erabili dezakete partehartzaileek. Bi sari banatuko dituzte meme lehiaketa honetan; Errigoraren produktuekin osatutako bi saski, hain juxtu: bata epaimahaiak aukeratutako irabazlearentzat izango da, eta bestea, berriz, zozketatu egingo dute partehartzaileen artean. Azaroaren 2an egingo dute sari banaketa, Hernanin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!