Gaizka Izagirre zazpigarren, Klasikoan

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 24a, 00:00

Hernaniarrak 48:56 denbora markatu zuen Donostiako 15 kilometroko proban. Bailarako dozenaka korrikalarik hartu zuten parte lasterketan.

Ia 2.000 partehartzaile izan zituen, igande goizean, Donostiako 15 kilometroko Klasikoak. Eta horien artean, Urumea bailarako 75 korrikalari izan ziren: 39 hernaniar, 35 astigartar eta goizuetar bat.

Gaizka Izagirre hernaniar gaztea izan zen horien artean azkarrena. 48:56 denboran osatu zuen ibilbidea (kilometro bakoitza 3:15ean, batazbeste), eta zazpigarren sailkatu zen, gizonezkoetan. 17garren izan zen Ibai Alba herrikidea (50:41). Emakumezkoetan, berriz, Ania Arregi hernaniarra izan zen bailarako aurrenekoa helmugan, 21garren postuan, 1:06:41 denborarekin.

Beste 36 hernaniarrek osatu zuten proba, denbora politak markatuta: Gonzalo Alzaga (52:40), Dennis Sorondo (53:21), Aitor Urretabizkaia (53:56), Ibon Iriondo (54:05), Xabi Intxauspe (57:41), Aitor Zudaire (57:56), Xabier Berra (58:10), Jon Mendizabal (58:40), Arkaitz Fernandez de Landa (59:28), Juan Carlos Garzón (1:03:36), Ekain Nogeira (1:06:41), Iñaki Otxotorena (1:07:45), Mikel Arizmendi (1:10:28), Jose Angel Korta (1:11:13), Iñaki Ollo (1:11:54), Javier Durán (1:12:08), Urtzi Olano (1:14:08), Izaskun Zubitur (1:16:29), Leire Ormazabal (1:19:59), Amaiur Tranche (1:21:25), Irati Tranche (1:21:25), Mikel Ortiz (1:22:00), Raquel López (1:22:18), Iker Udabe (1:22:18), Amaia Larrarte (1:23:20), Iñigo Larrarte (1:23:20), Maddi Ruiz (1:24:44), Garbiñe Egilegor (1:25:54), Julian Larburu (1:26:39), Ivan Almendro (1:29:32), Ainhoa Mutiloa (1:31:21), Marta Clemente (1:32:53), Gregorio Ortiz (1:34:48), Leire Ortiz (1:34:48), Magali Vong (1:36:45) eta Imanol Arrizabalaga (1:41:38).

Ibon Iriondo, gainera, podiumera igo zen, hirugarren sailkatu baitzen 50 eta 60 urte arteko gizonezkoen kategorian.

Ibon Iriondo hernaniarra (eskuinean), 50-60 urte bitarteko gizonezkoen podiumean.
 

Astigartarren artean, Iñaki Legorburu (56:59) izan zen azkarrena gizonezkoetan, 131garren; eta Carol Castellanos (1:09:55) emakumezkoetan, 42garren. Honakoak izan ziren beste 33 astigartarrak: Gari Etxebeste (59:03), Sergio Garzo (59:25), Iker Martinez (59:52), Juanma García (1:00:15), Javier Rico (1:01:55), Borja Ochoa (1:02:09), David Trallero (1:03:15), Sergio Amado (1:03:31), Antxon Korta (1:04:11), Joseba López (1:04:47), Miguel Angel Martin (1:06:30), Mikel Cabida (1:07:02), Ion Ander Eguibar (1:08:04), Aitor Izeta (1:08:36), Antonio Carlos Fontoura (1:09:18), Gorka Alvarez (1:09:51), Mikel Echeverria (1:10:33), Oscar Marin (1:11:06), Gorka Taracena (1:11:14), Aitor Jaime (1:11:19), Josu Zubia (1:11:49), Javier Ruiz (1:12:01), Ibon Rivadulla (1:12:02), Aitor Larramendi (1:12:02), Oier Gurutzeta (1:12:31), Ion Abancens (1:13:35), Ane Ollokiegi (1:14:24), Jorge García (1:22:14), Francisco Javier Rivero (1:23:52), Amaia Egilegor (1:24:37), Lorea Martínez (1:25:16) eta Unai Labandibar (1:28:52).

Gari Lopez izan zen Goizuetako ordezkari bakarra, eta 1:03:09 denboran osatu zuen proba.

5 kilometroko proban, korrikalari hernaniarrak aurreneko postuetan

Egun berean, Klasikoaren programaren barruan, 5 kilometroko proba ere jokatu zen Donostian, eta bederatzi hernaniar eta bi astigartar aritu ziren. Aurreneko postuetan sailkatu ziren hiru hernaniar, gainera, lasterketa bikaina osatuta. Emakumezkoetan, laugarren izan zen Eider Estibariz (21:24), eta 10garren sailkatu zen Usoa Benito (24:22). Gizonezkoetan, berriz, Oier Arruti izan zen 10garren (16:15). Beste sei hernaniarrek ere markatu zituzten denbora politak: Beñat Elizegi (25:27), Oier Zugasti (25:28), Aiora Macicior (28:18), Arkaitz Elizegi (28:43), Maider Zugasti (28:43) eta Juanjo Macicior (28:45). Astigartarren ordezkariak, berriz, Eñaut Arzadun (23:48) eta David López (29:07) izan ziren proba horretan.

15 kilometroko ibilbidea patinetan osatzeko aukera ere izan zen, eta halaxe egin zuten bost hernaniarrek. Gizonezkoetan 13garren sailkatu zen Peio Aramendi (27:24), eta emakumezkoetan 15garren Nagore Montes (34:41). Gainerako hirurak izan ziren Ion Casas (34:02), Jose Manuel Iglesias (34:06) eta Manuel Pérez (36:54).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!