Etxean galdu eta kanpoan irabazi, mutil seniorrek

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 24a, 00:00
Hegalekoaren jaurtiketa.

Hernanik Txingudiren kontra galdu zuen ostiralean (32-42), baina Donostian nagusitu zen larunbatean (30-34).

Asteburu konplikatuari ondo egin dio aurre Hernanik, mutilen Gipuzkoako bigarren mailan. 24 orduko tartean bi partidu jokatu zituzten, eta horietako bat irabaztea lortu zuten, behintzat.

Partidu zaila zuten aurrenekoa, ostiral iluntzean etxean jokatu zutena, Txingudi liderraren kontra. Talde irundarrak hasieratik erakutsi zuen bere indarra, eta 32-42 nagusitu zen Hernaniko kiroldegian. Denboraldiko aurreneko porrota jaso zuten hernaniarrek, horrela.

Baina kolpe horri bikain erantzun zion Hernanik larunbat arratsaldean, Donostian jokatu zuen partiduan: Saiekoren kontra aritu zen, La Salle kiroldegian; eta pilatutako nekeari aurre eginez, 30-34 irabazi zuen.

Mutil jubeniletan ere, garaipen ona lortu zuen Hernanik etxean, Elgoibar menderatuta (27-20); eta lider jarraitzen du, jokatutako bost partiduak iraba­zita. Neska jubeniletan, ordea, galdu egin zuten Mundarrok eta Hernanik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!