Meme lehiaketa, Errigorak eta AEKk

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 23a, 00:00

Errigoraren udazkeneko kanpainaren baitan, gainera, meme lehiaketa antolatu dute Hernanialdeko AEKk eta Errigorak. 'Errigora' izango da gaia, eta nahi adina meme bidali ahal izango dituzte partehartzaileek, errigorahernanialde@aek.eus helbide­ra. Urriaren 29ra arte dago horre­ta­rako epea. Nahi izanez gero, me­meak sortzeko memeka.eus aplikazioa erabili dezakete partehartzaileek. Bi sari banatuko dituzte meme lehiaketa honetan; Errigoraren produktuekin osatutako bi saski, hain juxtu: bata epaimahaiak aukeratutako irabazlearentzat izango da, eta bestea, berriz, zozketatu egingo dute partehartzaileen artean. Azaroaren 2an egingo dute sari banaketa, Hernanin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!