Musikak, zinemak eta kirolak osatuko dute asteburu honetako kultur eskaintza

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 21a, 00:00
Kataluniako Coral Escrinyk abesbatzarekin batera eskainiko du kontzertua Aiztondok.

Asteburu osoan zehar izango da pelikulak ikusteko aukera Hernanin eta Astigarragan. Horrez gain, Aiztondo abesbatzaren kontzertua, Astigarragako Gazte Erronka, Karabelgo OCR lasterketa eta Gipuzkoako Alboka Topaketa izango dira. 

Kultur eskaintza oparoa izango da asteburu honetan Urumea bailarako herrietan. Haurrek, gazteek eta helduek askotariko jarduerekin gozatzeko aukera izango dute, eta festa giroak zipriztinduko ditu kaleak. 

Kultur agendetako programaziotik hasita, zinema asteburua izango da hau. Hernanin eta Astigarragan pelikulak jarriko dituzte ikusgai, haurrentzat eta helduentzat. Biterin gaurtik astelehenera eskainiko dute Oppenheimer pelikula ospetsua, eta gaur eta bihar ¡Salta! pelikula ere ikusi ahal izango da Hernaniko aretoan. Astigarragan berriz, bihar eskainiko dituzte saio honetako bi filmeak; 16:30etan Abentura erraldoia proiektatuko dute, eta 19:00etan El Sol del Futuro

Zine saioez gain, musika ere izango da asteburuko protagonista. Izan ere, gaur arratsaldean, 19:00etatik aurrera, kontzertua eskainiko dute Aiztondo eta Coral Escrinyk abesbatzek. Santpedor herritik Astigarragara iritsi dira Escriny abesbatzako kideak, eta kantutegi ederra prestatu dute kontzertu honetarako. 

 Gazte Erronka, Astigarragan

Herri giroak ere ez du hutsik egingo asteburu honetan. Gazte Asanbladaren XXX. urteurrena ospatzeko, Gazte Erronka egingo dute Astigarragan. Gazteen eta ez hain gazteen arteko lehiaketa prestatu dute, eta harrera ederra izan du astigartarren artean. Eguerdian bazkari baten bueltan elkartuko dira denak, Txomiñenen. 

 OCR lasterketa antolatu du Belkara elkarteak, biharko

Kirola egiteko zaletasuna dutenentzat, I. Karabel Race OCR lasterketa antolatu du Belkara elkarteak. 7 kilometroko proba izango da, eta 15 oztopo gainditu beharko dituzte parte hartzaileek. 11:00etan hasiko da eta bihar bertan izena emateko aukera ere ahalbidetuko dute. 

 Bueltan da alboka topaketa

Lau urteren ondoren, Hernanira itzuliko da gaur alboka topaketa. Egun osoan zehar herriko kaleak girotzen arituko dira Gipuzkoako albokariak.

 

BAKARRIZKETA

ION MARTINEZ

Bihar igandea urriaren 22an: 19:00 Helduentzat Milagrosan

SINOPSIA

Gure historian barrena bidaiatzeko aukera originala, umorezko bakarrizketaren bidez kontatua nire aitaren kobazuloa defendatuko dut lehen euskal pintadetatik, euskalduna naiz eta furgona daukat leloraino. Ez da bakarrizketa hutsa, ez eta antzezlan edo, musikal soila ere. Txikiren azken super-hiper-animaliko ikuskizun ahaztezina da. Egin irribarre ahal den guztietan!

 

ZINEA

OPPENHEIMER

Gaur: 19:30
Bihar: 19:30
Etzi: 16:30

Helduentzat

Biterin

Astelehenean ikusleen eguna.

SINOPSIA

Gerra garaian, Julius Robert Oppenheimer (Cillian Murphy) fisikari estatubatuarrak, «Manhattan Proiektua»ren buru, bere herrialdearentzat bonba atomikoa sortzeko saiakera nuklearrak gidatzen ditu. Bere botere suntsitzaileak jota, Oppenheimerrek zalantzan jartzen ditu bonba atomikoaren sorkuntzaren ondorio moralak. Ordutik aurrera, eta bizitza osoan, arma nuklearrak erabiltzearen aurka zegoen.

¡SALTA!

Gaur: 16:30
Bihar: 16:30

Haurrentzat

Biterin

SINOPSIA

Óscar eta Teo (13 eta 10 urte) auzoko pisu apal batean bizi diren bi anaia dira, oso desberdinak. 1989ko uda da. Teo futbolaria da eta apur bat bihurria, Oscar jakintsua, udako arratsaldeak erlatibitatearen teoria aztertzen pasatzea nahiago duena. Egia esan, bakoitzak bere erara borrokatzen du bere amaren desagerpenarekin, etorkizun haundiko zientzialari bat, zizare-zuloekin obsesionatua.

ABENTURA ERRALDOIA

Bihar: 16:30

Euskeraz

Iraupena: 80 min

Haurrentzat

Erriberan

SINOPSIA

Sebastian, Sophia eta Wawa txikiaren istorioa kontatzen du, eta ustekabeko eta aparteko bidaia bati ekingo diote, Nazca kulturan oinarritutako mundu ezezagun batera eramango dituena.

Bidaia honek biei balioko die mitologia preinkaikoko izakiek bizia hartzen duten mundu batera joateko, eta bertako abenturetan murgilduko dira protagonistak, hegan mugitzen diren bitartean.

EL SOL DEL FUTURO

Bihar: 16:30

Euskeraz

Iraupena: 80 min

Haurrentzat

Erriberan

SINOPSIA

Giovanni (Nanni Moretti) italiar zinemagile ezaguna bere film berria filmatzeko prestatzen ari da. Baina krisian dagoen bikotekidearen, porrotaren atarian dagoen ekoizle frantsesaren eta kasurik egiten ez dion alabaren artean, dena bere kontra jarri da! Beti mugan, Giovannik gauzak egiteko bere modua birplanteatu beharko du, bere mundu osoa etorkizun distiratsura eraman nahi badu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!