Nekeari aurre egin behar gaur, Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 21a, 00:00

Hernaniko jokalari bat, hiru kontrarioren artetik ihes egin nahian.

Mutil seniorren taldeak Donostian jokatuko du 19:00etan, Saiekoren kontra. Atzo jokatu zuen beste partidu bat.

Asteburu konplikatua daukate Hernaniko mutil seniorrek, Gipuzkoako bigarren mailan. Izan ere, atzo iluntzean jokatu behar izan zuten, Txingudiren kontra etxean, aurreko astetik atzeratutako partidua. Eta atsedenerako tarte txikiarekin, gaur jokatuko dute beste partidu bat: Donostian ariko dira, 19:00etan La Salle kiroldegian, Saiekoren kontra. Hernaniarrek ahalik eta ondoen egin beharko diote aurre nekeari.

Jubenil mailako taldeei dagokienean, Bergaran ariko da Hernani nesketan, gaur eguerdiko 13:00etan hasita. Bergara izango du kontrario, Labegaraieta kiroldegian. Mundarrok atzo arratsaldean jokatu zuen bere partidua, etxean, Eibarren kontra. Mutiletan, berriz, gaur jokatuko du Hernanik etxean, 18:30etan kiroldegian, Elgoibarren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!