Txintxeten aurkako martxa, urriaren 29an

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 21a, 00:00
Txintxetaz josita dago bidea.

Goizeko 08:45etan jarri dute hitzordua Karabelen, eta Goizueta aldera abiatuko dira zikloturistak. 

Egungo egoerarekin nazkatuta, txintxetak eta iltzeak jaurtitzearen aurkako martxa zikloturista antolatu dute Urumea bailara inguruko zenbait taldek; Hernaniko Zikuñako Ama taldea tarteko.

Azken boladan zulatu asko izaten ari dira Hernani eta Goizueta batzen dituen bidean, Ereñotzutik Aranoko bidegurutzera joateko zatian, batik bat. Horrek duen arriskua ikusarazteko eta iltzeak jaurtitzen ari direnen jokabidea salatzeko, errepide hori hartuko dute zikloturistek hurrengo igandeko martxan.

Irteera goizeko 08:45etan izango da Karabeletik, eta Goizuetara abiatuko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!