Euskadi Bono Dendan parte hartzeko izena eman behar da bihar arte

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 19a, 00:00

Euskadi Bono Dendaren laugarren edizioak 5 milioi euroko ekarpena egingo du Euskadiko merkatari txikien salmentak indartzeko eta parte hartu nahi duen saltokiak dokumentazio guztia aurkeztu beharko du. Kanpainan izena eman daiteke, bihar arte. Herritarrek bonuak trukatzeko epea azaroaren 8an hasi eta abenduaren 5ean amaituko da. Euskadiko merkataritza txikia sustatzeko programa da Euskadi Bono Denda.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!