Baterajotzea arrakastatsua itxi zen igandean Usurbilen

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 17a, 00:00
Sekulako partaidetza izan du Baterajotzea jardunaldiak hiru egunez.

Igandean Baterajotzearen azken eguna izan zuten Usurbilen eta bertan izan ziren bailarako hainbat eta hainbat neska. Hiru egunez aktiboki hartu dute parte. Azken egunean herriko frontoian Emakume Artisauen Azoka ederra antolatu zuten, beste neska gazte musikariek eszenatokitik girotuta. Bazkalostean, hiru egunetako balorazioa eta ondorioak partekatu zituzten eta amaierako ekitaldi hunkigarriarekin  eman zioten itxiera asteburu polit eta potenteari. Antolakuntzatik eskerrak eman nahi dituzte, «mila esker bihotzez Baterajotzera hurbildu zareten neska guztioi, asteburu honetan sortutakoa hausnartzeko eta berrindartzeko balio izan digu guztioi. Gora borroka feminista!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!