Asteburuan jokatutako bi partiduetan, garaipena

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 17a, 00:00
Bikain ari da Mundarro, jubeniletan.

Mundarroko neska jubenilek 12-24 irabazi zuten Lezon, eta Hernaniko mutil jubenilek 26-32 Oñatin.

Bailarako bi eskubaloi taldek soilik jokatu dute asteburuan, eta biek lortu dute garaipena: Mundarroko neska jubenilek Lezon, eta Hernaniko mutil jubenilek Oñatin. Bolada onari segida eman diote bi taldeek, horrela.

Astigartarrek Ereintza menderatu zuten, larunbat arratsaldean jokatutako partiduan, Lezoko Bekoerrota kiroldegian. Nagusi izan ziren hasieratik, eta 12-24 irabazi zuten, denboraldiko hirugarren garaipena lortzeko, lau partidutan.

Hernaniarrek, berriz, Aloña Mendiren kontra jokatu zuten igande goizean, eta 26-32 nagusitu ziren. Oraingoz, jokatutako lau partiduak irabazi dituzte mutil jubenilek, eta lider daude bere multzoan.

Hernaniko beste hiru taldek ere partidua zuten asteburuan, baina atzeratu egin zituzten, zubia tarteko: mutil seniorrek, neska jubenilek eta mutil kadeteek. Aste honetan bertan jokatuko dute atzeratutako partidu hori seniorrek, Gipuzkoako bigarren mailan: ostiralean, 20:30etan hasita Hernaniko kiroldegian, Txingudiren kontra. Beste partidu bat ere izango dute asteburuan, Saiekoren kantxan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!