Olak Auzo Elkarteak Aranoko igoerarekin hasiko ditu udazkeneko jarduerak

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 16a, 00:00

Morauk eta Beñardok kontzertua eskainiko dute Ereñotzun.

Larunbatean izango da igoera eta igandean aizkolari txapelketa, gaztain jana, sagardo probaketa eta tortilla txapelketa izango dira.

Olak Auzo Elkarteak Udazkena Ereñotzun jardunaldietako ekitaldiak prestatu ditu larunbatetik aurrera. Haur, heldu, gazte, adineko... denentzako dago aukera ekimenetan: Bizikletan buelta, bazkaria, afaria, herri kirolak, kontzertua, tailerra... izango dira.

Honela, larunbatean hasiko dira ekitaldiak Aranoko igoerarekin. Bizikletan egingo da eta Ereñotzuko semaforotik irtengo dira goizeko 10:45etan. Indarrak hartzeko bazkaria izango da Aranoko Kontzejun, 14:00etan. Bazkarirako izenematea Irrintzin egin behar da eta bihar horretarako da azkenengo eguna.

 

Igoin Pikabea, Gipuzkoako aizkolari gazteen txapelketan

Igandean, urriaren 22an, egun potoloa biziko dute Ereñotzun, eguerditik aurrera. 12:00etan Gizonezko Gazteen Gipuzkoako aizkolari txapelketa antolatu da pelotalekuan. Unai Etxeberria, Kimetz Oñederra eta Igoin Pikabea ereñotzuarrak hartuko dute parte. 45 ontzako bi enbor eta bi kanaerdiko moztu beharko dituzte. Emakumezkoen aizkora eta harrijasotze erakustaldia ere izango dira Malen Barrenetxea, Ane Zapirain, Udane Ostolaza eta Maddi Gesalagarekin.

Arratsaldean, 17:00etan, gaztain jana, sagardo probaketa, tortila txapelketa izango dira, besteak beste.

Astelehenetan; urriaren 30ean, azaroaren 6an eta 13an bizikleta konpontzeko tailerra antolatu da. 14 urtetik gorakoentzat da eta izena eman behar da ostiralera arte, 688 780 356 telefono zenbakian mezu bidez. 15 euro balio du.

 

Azaroaren 24an afaria 
eta kontzertua Ur-Mian

Udazkena Ereñotzun modu hoberenean amaitzeko afaria eta kontzertua antolatu dira, azaroaren 24an, Ur-Mian. Morau eta Beñardok eskainiko dute kontzertua. izenematea mezu bidez egin behar da 688 780 356 zenbakian eta helduek 18 euro ordaindu behar dute eta umeek 8 euro.

 

UDAZKENA EREÑOTZUN

URRIAK 21, larunbata

ARANOKO IGOERA

10:45 Irteera Ereñotzuko semaforotik.

14:00 Bazkaria Aranoko Kontzejun. Bazkarirako izenematea Irrintzin eman behar da bihar aurretik.

URRIAK 22, igandea

12:00 Gizonezko Gazteen Gipuzkoako aizkolari txapelketa. Ondoren emakumezkoen aizkora eta harrijasotze erakustaldia

17:00 Gaztain jana, sagardo probaketa, tortila txapelketa...

URRIAK 30, AZAROAK 6
eta AZAROAK 13
Bizikleta konpontzeko tailerra. 14 urte gorakoentzat. Izenematea 15 euro. Mezu bidez zenbaki honetara 688 780 356, ostiralera arte.

AZAROAK 24, ostirala

Afaria eta kontzertua Ur-Mian Morau eta Beñardorekin. Izenematea mezu bidez zenbaki honetara 688 780 356. Helduak 18 euro eta umeak 8 euro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!