Gazte Topagune Sozialista,  bihar eta etzi Atarrabian eta Burlatan

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 12a, 00:00

Gazte Topagune Sozialista antolatu dute, biharko eta etzirako, GKS eta IA taldeek Atarrabian eta Burlatan. Oraindik apuntatzeko aukera dago, GKSren sare sozialetan: @gks_buruntza (instagram) eta @gks_buruntzalde (twitter). Sarrera orokorraren prezioa 25 eurokoa da; kontzertuetarako, aldiz, 15 eurokoa. Hitzaldiak, manifestazioak eta kontzertuak izango dira bi egunetan zehar.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!