Añarbeko gobernu organoa berritu da

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 12a, 00:00

Martin Ibabe, EAJko zinegotzi donostiarra, izango da Mankomunitateko Presidente berria.

Añarbeko Uren Mankomunitateko Presidente izendatu dute Martin Ibabe, Donostiako Udalean EAJko zinegotzi dena. Bera aukeratu dute, Mankomunitatea osatzen duten hamar udalek, maiatzeko hauteskundeen ondoren, izendatutako 17 ordezkarien artetik.

Presidenteordea, berriz, Eneritz Arru­ti Lezoko zinegotzia izango da; eta Jorge Segurado Urnietako zinegotzia da gordailuzain berria.

Hautatu dituzte, baita ere, Mankomunitatearen sozietate ku­deatzaile den Aguas del Añar­be-Añarbeko Urak SAren Administrazio-Kontseiluko bederatzi kideak, eta bere ordezkaria izango dute Batzarrean ordezkaritza duten talde-politiko guztiek.

Martin Ibabe izango da Kontseiluko presidentea, eta presidenteordea, berriz, Agustín Valdivia, Lasarte-Oriako alkatea.

 

Hiru ordezkari, Hernanik eta Astigarragak

Hernanik eta Astigarragak hiru ordezkari izango dituzte Batzarrean. Hernaniko Udaletik, Urko Lazkoz eta Ainara Atorrasagasti izango dira ordezkariak; eta Astigarragako Udaletik, berriz, Aitor Güemes. 17 batzarkide dira, eta horietatik bederatzi dira Administrazio-Kontseiluko kideak. Bederatzi horien artean daude, hain juxtu, Hernaniko bi ordezkariak: Ainara Atorrasagasti eta Urko Lazkoz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!