Euskadi Bono Denda kanpaina, martxan

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 11a, 00:00

Saltokiek urriaren 20ra arte eman dezakete izena eta azaroaren 8an hasiko da bonoak trukatzeko epea.

Euskadi Bono Dendaren laugarren edizioak 5 milioi euroko ekarpena egingo du Euskadiko merkatari txikien salmentak indartzeko eta parte hartu nahi duen saltokiak dokumentazio guztia aurkeztu beharko du. Kanpainan izena eman daiteke, gaurtik urriaren 20ra arte. Herritarrek bonuak trukatzeko epea azaroaren 8an hasi eta abenduaren 5ean amaituko da.

Saltokiek aurkeztu beharreko dokumentazioa ondorengoa izango da: IFKren (CIF) kopia (NAN, autonomoa izanez gero), saltokiaren kanpoaldeko argazkia, banku-titulartasunaren ziurtagiria eta JEZren ziurtagiri historikoa. 

Euskadiko merkataritza txikia sustatzeko Euskadi Bono Denda programaren edizio berria onartu zen Gobernu Kontseiluan. Laugarren deialdi honek gutxienez 5 milioi euroko laguntza izango du, Eusko Jaurlaritzak emandakoa, baina kopuru horri ekimen honetan parte hartu nahi duten erakundeen partidak gehitu ahal izango zaizkio.

Merkataritza-bonuaren funtzionamenduari esker, aurreko edizioetan bezala, erabiltzaileek 10 euroko deskontua izango dute erositako 30 euro bakoitzeko. Deskontua establezimenduan bertan egingo da, aldez aurretik bonua erosi beharrik gabe. Sustapena eskaintzen duten saltokiak www.euskadibonodenda.eus webgunean erakutsiko dira. Atxikitzeko epea amaitu ondoren kontsultatu ahal izango da zerrenda hori, eta establezimenduetan bertan identifikatuta egongo dira.

16 urte baino gehiago dituen pertsona bakoitzak 5 bonu ere erabili ahal izango ditu erosketa batean edo gehiagotan. Pertsona bakoitzak, NAN bidez identifikatuta, gehienez ere bost deskontu-bonu batu ahal izango ditu, 50 euroko balioa dutenak, eta onuradun bakoitzak establezimendu batean baino gehiagotan edo bakar batean erabili ahal izango ditu. Parte hartu ahal izango duten establezimenduak autonomoek, mikro-enpresek eta merkataritza-enpresa txikiek kudeatutakoak izango dira, mota askotako produktuekin.

Deskontu-bonuak establezimenduek beraiek aplikatuko dituzte, erosketa egiten duten pertsonak identifikatu, eta EAEn bizi direla egiaztatu ondoren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!