Baterajotzea topagunea, aste honetan Usurbilen

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 10a, 00:00

'Utopiak lehertzeraino!' lemapean, ostiraletik igandera, egingo duten egitarau zehatza plazaratu dute Euskal Herriko Neska* Gazteek.

Ostiraletik igandera, urriaren 13an, 14an eta 15ean, Usurbilen burutuko den Baterajotzea, Euskal Herri mailako gazte feministon elkargunea izango da. Bertan, Utopiak Lehertzeraino lemapean, gazteontzat tailerrak, hitzaldiak, eztabaidaguneak, kontzertuak eta bestelako eskaintzak izango dira. «Azken batean, gazte feministok elkartu eta Euskal Herria feminista irudikatzeko eta eraikitzeko tokia izango da. Herriko Harrotzen taldeko kideok ez dugu aukera hau galduko, eta deialdia zabaldu nahi diogu bertaratu nahi duen herriko gazte feminista orori, gurekin anima dadin esperientzia aberasgarri hau bizitzera». 

Baterajotzea usurbilen ez dute noiznahi eta nonahi planteatu. Izan ere, testuinguruak zeharkatutako egitasmoa da, «Greba Feminista Orokorraren atarietan kokatu duguna. Ez da ausazko erabakia izan. Izan ere, honi begirako ekarpena artikulatzeko espazio gisa irudikatzen dugu. Oraingo honetan, zaintzaren auzia eztabaidatzea dagokigu, guk ere honen inguruan badugulako zer esana. Gaztetasunetik ekarpena egin nahi diogu zaintza problematizatu eta hau sozializatzeari, eta bide horretan noski, neska* gazteok ahots propioa dugu. Zaintzak neska gazteok nola zeharkatzen gaituen hausnartu nahi dugu ere. Horretan hausnartzen jarraitzeko, mahai-inguru zentral bat egongo da, Gu ere Greba Feminista Orokorrerantz izenburupean».

 

EUSKAL HERRIKO NESKA GAZTEAK

USURBIL

 

URRIAK 13, ostirala

18:00 Harrera ekitaldia Bea Egizabalekin. Mahai-Inguru zentrala: Neska Gazteok Utopiak Lehertzeraino!. Nerea Zubizarreta (Haziak), Malen Letamendi (Intziri), Amaia Bosque (Kalamiak), Amaiur Arguiñena (Iruñerria) eta Naia Kortaberria (EHN*G).

21:00 Afaria.

22:30 Bertso saio musikatua:

-Gai jartzailea: Jone Lizarralde.

-Musikariak: Irene Ruiz de Austri eta Aner Peritz.

-Bertsolariak: Sarai Robles, Izaro Bilbao, Eli Zaldua eta Lierni Rekondo.

Ondoren kontzertua: Olatz Salvador.

 

URRIAK 14, larunbata

10:00-12:00 Tailerra: zumba herrikoia.

Mahainguru zentrala: «Asteriskoa: subjektuaren inguruko eztabaida». Alex Iturralde (Harrotzen), Mijo Lizarzaburu eta Uma Ulazia (EHN*G).

12:30-14:00 Hitzaldiak/tailerrak: -Munstroak hemen dira. Lodifobia suntsitzeko lehen pausoak». Itziar Reguero (Ezin Kabitu) eta Laura Galar (Ezin Kabitu).

-Herri kirolak: «Araxes» Herri Kirol Taldea.

-Begirada feminista dekolonialak: nekropolitika, mugak eta proiektu eraldatzaileak». Nayua Jatri («Red Ecosocial Saharaui»), Pastora Filigrana eta Michelle Antonella Carbajal.

-Mundu berriak sortzeko, artista feministak oholtzara»: Amets Aznarez, Iune Ruiz, Jone Erzilla eta Irantzu Idoate.

-Komunikazio feminista: egia ez da existitzen, feminismoa bai». Laura Ré (Bertikala), Estitxu Garai Artetxe eta Ainhoa Vitoria (Gaztea Irratia eta Yokoona).

-(Etxe)bizitzak gure neurrira!». Maider Arregi (Infernua Bizirik), Nerea Valdés (Infernua Bizirik), Ane Salvador (Azet Etxebizitza Sindikatua) eta Jule Goikoetxea.

-Lurraren eta feminismoaren sinergietatik”. Amets Ladislao (Etxaldeko Emakumeak eta Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna), Mirene Begiristain Zubillaga (EHUko ikerlaria eta Biolur) eta Aintzane Ariztegi (Aroztak Herri Ekimena eta Baztango Mugimendu Feminista).

-Soinu teknikari tailerra: Ane Landaf

14:30 Bazkaria.

16:00 Mahainguru zentrala: «Gu ere greba feminista orokorrera!». Nekane Olalde (egoitzako langilea), Mariana Urcuyo («Trabajadoras no domesticadas», LAB), Elene Lopetegi (Euskal Herriko Bilgune Feminista) eta Maider Barañano (EHN*G).

18:30 Mobilizazioa eta ekitaldia.

21:00 Afaria.

22:30 Kontzertuak: Ibil Bedi, Ziztada eta Samantha Hudson.

Ondoren, DJ-ak: Dj Latxirongak eta DJ Kalimounstro.

 

URRIAK 15, igandea

10:00-12:00 Denok jasotzera! Desmuntai girotua.

12:00-14:00 Marianitada. Neska* gazteak oholtzara!, Emakume* Artisauen Azoka.

14:30 Bazkaria.

16:00-18:00 Ondorioak eta itxiera!
Informazio gehiago eta izen-ematea aurrez: ehkoneskagazteak.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!