Ane Zapirain astigartarra hirugarren, emakumezkoen aizkora txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 10a, 00:00

Emakumezkoen lehenengo mailako aizkolari txapelketa jokatu zuten aizkolariak.

Lehenengo mailako emakumezkoen aizkolari txapelketa jokatu zen, igandean. Hirugarren amaitu zuen Zapirainek eta laugarren Barrenetxeak.

Igandean jokatu zen Aiako probalekuan, emakumezkoen Gipuzkoako Aizkolari Txapelketa, lehenengo mailan. Lau aizkolari aritu ziren lehian, eta horietatik bi izan ziren Urumea bailarakoak: Malen Barrenetxea hernaniarra eta Ane Zapirain astigartarra. Nerea Arrutiren eta Oihana Fdez de Barrenaren aurka neurtu zituzten indarrak bailarako aizkolariek. Txapela eraman zuen etxera Nerea Arruti urnietarrak, lanak 14:07ko denboran amaitua; bigarren postuan gelditu zen Oihana Fdez De Barrena 19:17ko denborarekin; Ane Zapirain astigartarrak lortu zuten hirugarren postua, lanak 20:00ko denboran amaituta; eta Malen Barrenetxea hernaniarra gelditu zen laugarren. 24:07 denborarekin .


Harri Txikien Gipuzkoako Txapelketa 

Aizkolarien probaz gain, Harri Txikien Gipuzkoako Txapelketa ere jokatu zen, ondorengo harrijasotzaileekin: Olaia Esnaola, Maddi Gesalaga, Lierni Osa, Aroa Sanchez, Ane Zinkunegi eta Ainitze Zumeta. 

Txapelketako irabazlea izan zen Ainitze Zumeta; bigarren egin zuen Lierni Osak; eta hirugarren postua Olaia Esnaolarentzat izan zen. Laugarren egin zuen Maddi Guesalak; Ane Zinkunegik bosgarren; eta seigarren postuan amaitu zuen, Aroa Sanchezek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!