Gipuzkoako Txapelketan gaur, Malen Barrenetxea eta Ane Zapirain aizkolariak

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 8a, 09:31

Emakumezkoen lehenengo mailako txapelketa jokatuko dute Aiako probalekuan, 12:00etan hasita; eta bertan izango dira bailarako bi aizkolariak.

Gaur jokatuko da, Aiako probalekuan, emakumezkoen Gipuzkoako Aizkolari Txapelketa, lehenengo mailan. Lau aizkolari ariko dira lehian, eta Urumea bailarakoak izango dira horietatik bi: Malen Barrenetxea hernaniarra eta Ane Zapirain astigartarra. Eguerdiko 12:00etan hasiko da proba, eta Nerea Arruti eta Oihana Fernandez de Barrena izango dituzte lehiakide.

Aizkolarien probaz gain, Harri Txikien Gipuzkoako Txapelketa ere izango da jokoan, zazpi harrijasotzailerekin: Lur Errekondo, Olaia Esnaola, Maddi Gesalaga, Lierni Osa, Aroa Sanchez, Ane Zinkunegi eta Ainitze Zumeta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!