Ordenantza Fiskalen alegazio epea zabalik, Astigarragan eta Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 8a, 00:00

Astigarragan azaroaren 2ra arte aurkeztu daitezke erreklamazioak eta proposamenak, eta Hernanin azaroaren 17ra arte.

Iraileko Plenoan onartu zituzten, bai Astigarragako Udalak eta bai Hernanikoak, 2024ko Ordenantza Fiskalak. Hasierako onarpena eman zioten bietan, eta orain, jendaurrean jarriko dituzte ikusgai, erreklamazioak eta proposamenak aurkezteko.

Hain juxtu, aste honetan argitaratu dituzte biak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta dagoeneko zabaldu dute alegazio epea. Astigarragako kasuan, asteartean argitaratu zuten GAOn, eta 30 egun naturaleko epea izango da orain erreklamazioak aurkezteko, azaroaren 2ra arte.

Hernaniko Udalak, berriz, asteazkenean argitaratu zuen Plenoan hartutako erabakia GAOn, eta epe luzeagoa ireki du alegazioetarako, 30 egun baliodunekoa. Hori horrela, azaroaren 17ra arte izango da aukera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!