Emakumezkoen parte hartze haundia, Hiru Hondartzetako Krosean

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 7a, 00:00

Bihar Donostian jokatuko den Hiru Hondartzetako Krosak emakumezkoen % 44ko parte-hartzea izango du. Gipuzkoako lasterketa egutegian emakumeen parte-hartzearen ehuneko haundiena duen lasterketa da. 3.200 partehartzaileetatik, 2.500 gipuzkoarrak dira eta aurtengo kausa solidarioa Begisare da, lurraldean ikusgarritasun urria edo itsutasuna duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko lan egiten duen elkartea. Bailarako korrikalari askok parte hartuko dute. Lasterketa Ondarretatik irtengo da 10:00etan eta bertan amaituko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!