Taldekako txapelketa, Ur-Mia eta Elur Txorirekin, asteburuan hasiko da

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 7a, 00:00

Gipuzkoako Taldekako Bola Txapelketa asteburu honetan hasiko da herri ezberdinetan eta Ereñotzuko Ur-Mia eta Hernaniko Elur Txori taldeek bertan parte hartuko dute. CD. Hernanik ez du talderik aterako. Mutilak bi taldetan banatu dituzte eta Ur-Mia eta Elur Txori Beheko taldean daude beste bost talderekin. Goiko taldea beste zazpi taldek osatzen dute. Finalerdietara, azaroaren 26an, talde bakoitzeko bi onenak sailkatuko dira eta finala abenduaren 2an jokatuko da Seguran.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!