Hernaniko mutilek bigarren partidua jarraian jokatuko dute bihar Zubipen

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 7a, 00:00

Hernanik Zubipen jokatuko du bigarren partidua jarraian.

Zumaiako izango da aurkaria 18:15etatik aurrera. Euskal Ligako neskek gaur Erandion liderra bisitatuko dute.

Futboleko ligek kontutan hartzeko ibilbidea egin dute irailean eta urriko lehenengo egunean. Honela, pixkanaka, taldeak bere lekua hartzen ari dira sailkapenean eta Hernaniko Ohorezko Erregional mutil taldeak aurkari zuzen baten kontra jokatuko du bihar Zubipen. Zumaiakoren bisita izango du 18:15etatik aurrera eta bigarren garaipena lortu nahi dute hernaniarrek. Lau jardunaldiren ostean bost puntu batu dituzte txuri-berdeek eta sei puntu zumaiarrek. 

Talde nagusi batek etxean jokatuko duen partidu bakarra izango da asteburu honetan. Nesken Euskal Ligan Hernanik Erandiora bidaiatuko du, gaur, 16:30etatik aurrera, Erandioko Betiko Neskak liderraren aurka jokatzeko. Hernanik oso ongi hasi du denboraldia igoera lortu eta gero, baina Erandioko taldea oso sendo ari da. Partidu oso zaila dute aurrean hernaniarrek, baina motibazio haundiarekin irtengo dira zelaira.

 

Mundarrok Sanpedrotarra bisitatuko du Trintxerpen

Gorengo edo Preferente mailan Mundarrok ere etxetik kanpo jokatuko du, nahiz eta bidaia motza izango den, 10 minutukoa. Trintxerpen bihar, 16:00etatik aurrera, Sanpedrotarraren aurka jokatuko dute astigartarrek. Bi talde moreek ongi hasi dute denboraldia eta emaitza berdinak lortu dituzte; bi garaipen eta porrot bat. Beraz sei punturekin goiko postuetan daude sailkatuak eta bihar irabazten duenak pauso haundia emango du aurrera begira. Berdinketa ez da emaitza txarra bisitarientzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!