Hernanik Legazpin, gaur bigarren partidua

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 7a, 00:00

La Salleren aurka jokatuko du 19:15etatik aurrera Bikuña kiroldegian.

Motorrak berotuta bigarren partidua jokatuko du Hernanik gaur Legazpin. Aurreneko garaipenak ematen duen konfidantzarekin irtengo dira kantxara 19:15etan. La Salle Legazpik galdu egin zuen aurreneko jardunaldian, baina zaila da jakitea taldeen maila denboraldiko garai honetan. Maila ona erakutsi zuen Hernanik lehenengo jardunaldian eta joku horri jarraipena eman nahi dio.

 

Hernaniko jubenil mutilak eta Mundarroko neska jubenilak, etxean

Bailarako taldeen artean etxean jokatuko dutenak Hernaniko jubenil mutilak eta Mundarroko jubenil neskak izango dira. Biak ere ordu eta egun berdinean arituko dira zaleen aurrean, gaur arratsaldeko 16:00etan, Hernaniko kiroldegian eta astigarragako kiroldegian. Hernaniko jubenilek lehendabiziko bi partiduak irabazi ondoren hirugarren garaipena nahi dute Ordiziaren kontra.  helburua lortzeko aurkari egokia izan daiteke, azken postuan sailkatuak daudela ikusita. Jokatutako bi partiduak galdu dituzte desabantaila nabarmenarekin eta Hernanik aldiz aurkako joera erakutsi du.

Mundarroko nesken taldeak Bidasoa Irun izango du aurrez aurre. Faborito argiak dira astigartarrak, nahiz eta azken jardunaldian galdu. Bidasoak erraz galdu zuen Hernaniren aurka eta Mundarrok bi puntuak eskuratu behar ditu.

Hernanirekin berdinduta daude sailkapenean astigartarrak, eta hernaniarrek asteburu honetan Eibarren jokatuko dute. Bihar neurtuko dituzte indarrak, 10:00etatik aurrera, Ipuruan. Eibartarren lehenengo partidua izango da denboraldia eta beraien maila oraindik ikusteko dago. Hernanik maila txukuna eskaini du denboraldi hasiera honetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!