Mundarro-Goizper, gaur nesken aurrenekoa

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 7a, 00:00

Neskek denboraldiko lehendabiziko partidua jokatuko dute.

Gaur 18:00etan denboraldiko lehendabiziko partidua jokatuko dute neskek lehenengo mailan.

Aurreko astean, saskibaloian, lehenengo jardunaldia jokatu zuten mutil seniorrek eta juniorrek eta asteburu honetan berriz nesken txanda izango da. Denboraldi ofiziala hasiko dute eta Mundaroko nesken lehendabiziko partidua gaur, 18:00etan, jokatuko da Astigarragako kiroldegian Goizperren aurka Gipuzkoako lehenengo mailan. 

Maila berean ari dira Mundarroko mutilak eta gaur bigarren partidua Altzan izango dute, 18:00etan Loyola 21 Hoopsen kontra.  

Hernanik lehendabizikoa gaur etxean, Zarautzen kontra

Bigarren mailako taldeei dagokienez Hernani kiroldegian estreinatuko da, gaur 16:00etan, Zarautzen aurka. Lehendabiziko partidua kanpoan irabazi eta gero heldutako bide onari jarraipena eman nahi diote hernaniarrek. Mundarro B-k atzo jokatu zuen Eibar B-ren aurka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!