Hernanin bataz besteko errenta pertsonala 21.757 eurokoa da eta 25.840koa Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 7a, 00:00

Astigarragan eta Santiagomendin errenta altuagoa da EAErekin alderatuta.

Gipuzkoan errenta pertsonala 24.341 eurokoa da, 2021eko Eustaten datuen arabera, eta Euskal Autonomi Erkidegoan 23.313 eurokoa. Bizkaikoa 22.944 euro da eta Arabakoa 22.373 euro. 2020. urtearekin alderatuta Gipuzkoak bataz besteko izan duen igoera % 3,5ekoa izan da.

Euskal Estatistika Erakundeak Euskal Autonomi Erkidegoko batezbesteko errenta pertsonala eta errenta erabilgarria argitaratu ditu lurraldeka, eskualdeka eta herrika. Datu horien arabera Hernanin batezbesteko errenta pertsonala, 18 urtetik gorako pertsonena, 21.757 eurokoa da eta Astigarragan 25.840 eurokoa da. Errenta erabilgarriari erreparatuz gero 18.320 eurokoa da Hernanin eta 21.431 eurokoa da Astigarragan.

Errenta Pertsonalen estatistika eragiketak EAEn bizi eta 18 urte edo gehiago dituzten pertsonen errenta zenbatzen du; per capita errenta gordina eta batez besteko errenta pertsonala bezalako aldagaiak eratzen ditu. Aberastasun indibidualaren eta familiarraren banaketa ezagutzeko oinarria da, biztanleriaren zentsu-aldagaiei lotutako datu fiskaletan oinarritzen baita.

Eustatek landutako datuen arabera, EAEko biztanleek 23.313 euroko batez besteko errenta pertsonala lortu zuten 2021ean, hau da, aurreko urtekoa baino %4,3 haundiagoa (970 euro gehiago).

Lurralde-banaketari dagokionez, batez besteko errenta pertsonalik haundiena Gipuzkoakoa izan da (24.341 euro), eta, haren atzetik, Bizkaikoa eta Arabakoa (22.944 euro eta 22.373 euro, hurrenez hurren). 2020garren urtearekin alderatuta, berriz, Gipuzkoan bataz besteko errenta pertsonalak izan duen igoera (%3,5ekoa) Arabakoa eta Bizkaikoa baino txikiagoa izan da (% 4koa eta %5ekoa, hurrenez hurren).

Hiriburuen kasuan, adierazitako aldeak are haundiagoak dira. Izan ere, Donostian bizi diren pertsonen batez besteko errenta (27.558 euro) EAEko batezbestekoa baino 4.245 euro haundiagoa da. Bilbon eta Gasteizen bizi diren pertsonen bataz besteko errentak, berriz, EAEko bataz bestekoaren antzekoagoak dira (23.592 euro eta 22.615 euro, hurrenez hurren.

 

Gipuzkoan Arama, Gaintza eta Idiazabal dira aberatsenak

Arama, Gaintza eta Idiazabalgo herritarrak dira batazbesteko errenta altuena dutenak Gipuzkoan. Zehazki, hiru udalerri horiek 30.795 euroko, 28.216 euroko eta 27.896 euroko diru-sarrerak izan zituzten, hurrenez hurren. Hala ere, EAEn Arraia Maeztu (36.927 euro), Garai (47.824 euro) eta Getxo (31.303 euro) dira errenta pertsonal altuena duten herriak.

Eskualdeka Plentzia-Mungia da 26.956 eurorekin aurreneko postuan Goierriren aurretik (26.046 euro). Hernani eta Astigarraga Donostialdea eskualdean daude kokatuta eta errenta pertsonala eskualdean 19.861 eurokoa da, Gipuzkoako baxuena eta EAEko bigarren baxuena Durangaldearen aurretik (17.637 euro). 

Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat) egindako txostenak argi uzten du aberastasun haundiago hori zuzenean lotzen zaiola industriaren pisuari. Izan ere, Goierrin ArcelorMittal, Ampo, Lau Lagun, CAF edo Irizar bezalako enpresak daude, besteak beste. Urola Kosta ere hurbil dago.

 
Pasaiak eta Errenteriak, 
errenta pertsonal bajuenak

Txanponaren beste aldean daude Pasaia (19.051 euro) eta Errenteria (20.075 euro), batez besteko errentak lurraldeko bataz bestekoaren oso azpitik baitituzte, eta Donostialdea da diru-sarrera txikienak dituen eskualdea (19.861 euro).

Hernaniren tankerakoak diren beste herri batzuekin alderatuta Lasarte Oriaren (21.484 euro) datuak parekoak dira, Arrasaten 23.391 eurokoa da errenta pertsonala, Tolosan 25.339 eurokoa, Zarautzen 26.583 eurokoa. 

Astigarragak 7.417 biztanle ditu eta 1.000 biztanle baino gehiago edo 10.000 baino gutxiago duten herriekin alderatuta datu altuenak ditu eta ondokoak dira datuak: Orio (24.862 euro), Aretxabaleta (25.516 euro), Legazpi (23.441 euro), Lezo (20.956 euro), Urnieta (21.931 euro), Usurbil (23.511 euro), Urretxu (24.380 euro) eta Lazkao (25.133 euro).

 

10.000 euroko aldea gizon eta emakumeen artean

'Errenta pertsonal eta familiarraren estatistika' txostenak errentarekin lotutako hainbat datu eta adierazle biltzen ditu, eta agerian uzten du adinaren eta generoaren arabera dagoen alde handia. Hain zuzen ere, Gipuzkoan dago alderik haundiena gizon batek (29.511 euro) eta emakume batek (19.497 euro) jasotzen duten errentaren artean, 10.000 eurotik gora. Adinari dagokionez, errenta haundiagoa da adinean gora egin ahala, 55-59 urtekoen taldera iritsi arte. Handik aurrera, behera egiten du biztanleria aktiboaren adin-tarteetatik urrundu ahala.

Gizonen errentaren eta emakumeen errentaren banaketan aldeak agertzen dira. EAEko gizonek 28.360 euroko batez besteko errenta lortu dute, eta emakumeek, berriz, 18.659 eurokoa. Beraz, gizonen errenta pertsonala emakumeena baino 9.701 euro haundiagoa izan da EAEn eta 10.018 euro Gipuzkoan. Alderik haundiena 70-74 urtekoen adin-tartean erregistratu da. Kasu horretan, gizonen batez besteko errenta emakumeena baino 15.000 euro haundiagoa izan da. Aurreko urtean baino 855 euro txikiagoak izan dira 2021ean, baina hala ere ikaragarri haundiak dira. Adin gazteagotan ere arrakala haundia da gizonen eta emakumeen errenta pertsonalean. Esaterako 40-44 urte artean 31.237 eurokoa da gizonen artean eta 22.539 emakumeen artean. Aldea murriztu arren 30-34 urtekoen artean ere 4.326 euroko aldea dago; 23.009 euro gizonek eta 18.783 euro emakumeek.

 
Adinaren arabera, 18-24 urte artean bajuena eta 55-59 urte artean altuena

Adinaren arabera ere aldea dago, baina ez gizon-emakumeen artean bezala. 18-24 urte artekoak dira errenta bajuena dutenak 4.490 eurorekin EAEn eta altuena 55-59 urtekoek dute 29.805 eurorekin. 25-29 urte artekoen errenta 16.069 euro da, beti ere bataz beste. 65-69 urte artekoena 24.915 euroko da, 70-79 artekoena 20.416, 35-39 urte artekoena 23.585 eta 45-49 urte artekoena 29.445.  

 

Laneko errentak %57 dira Gipuzkoan eta %29,8 
tranferentzietatik

Gipuzkoako guztizko errenta pertsonaletik, %57 laneko errentetatik dator, % 29,8 transferentzia edo prestazio sozialetatik, % 4,5 jarduera ekonomikoetako errentetatik eta % 8,5 kapitaleko errentetatik.

 

Erdiak baino gehiagok EAEn, %59,5ek bataz bestekoaren azpiko errenta

EAEko biztanleen %59,5ek baino gehiagok batez bestekoa baino errenta txikiagoa dutela, eta 18 urtetik gorako 1,6 milioi pertsonak (%86,3) errenta-motaren bat jasotzen dutela; 2021ean, ordea, %13,7k soilik ez zuten inolako diru-sarrerarik izan.

ERRENTA PERTSONALA GIPUZKOA

HERNANI

Errenta pertsonala 21.757
Errenta erabilgarria 18.320

ASTIGARRAGA

Errenta pertsonala 25.840
Errenta erabilgarria 21.431

DONOSTIA

Errenta pertsonala 27.558
Errenta erabilgarria 22.264

HONDARRIBIA

Errenta pertsonala 27.307
Errenta erabilgarria 22.135

OÑATI

Errenta pertsonala 26.948
Errenta erabilgarria 22.626

ZARAUTZ

Errenta pertsonala 26.583
Errenta erabilgarria 21.720

BEASAIN

Errenta pertsonala 26.143
Errenta erabilgarria 21.403

DEBA

Errenta pertsonala 26.005
Errenta erabilgarria 21.443

ZUMAIA

Errenta pertsonala 25.989
Errenta erabilgarria 21.468

ARETXABALETA

Errenta pertsonala 25.516
Errenta erabilgarria 21.571

TOLOSA

Errenta pertsonala 25.339
Errenta erabilgarria 21.010

LAZKAO

Errenta pertsonala 25.133
Errenta erabilgarria 20.901

ORIO

Errenta pertsonala 24.862
Errenta erabilgarria 20.688

BERGARA

Errenta pertsonala 24.839
Errenta erabilgarria 20.715

URRETXU

Errenta pertsonala 24.380
Errenta erabilgarria 20.210

ORDIZIA

Errenta pertsonala 24.340
Errenta erabilgarria 20.219

AZKOITIA

Errenta pertsonala 24.296
Errenta erabilgarria 20.315

ELGOIBAR

Errenta pertsonala 24.095
Errenta erabilgarria 20.079

OIARTZUN

Errenta pertsonala 23.988
Errenta erabilgarria 19.981

AZPEITIA

Errenta pertsonala 23.801
Errenta erabilgarria 19.911

USURBIL

Errenta pertsonala 23.511
Errenta erabilgarria 19.730

LEGAZPI

Errenta pertsonala 23.441
Errenta erabilgarria 19.741

ARRASATE

Errenta pertsonala 23.391
Errenta erabilgarria 19.936

EIBAR

Errenta pertsonala 23.161
Errenta erabilgarria 19.357

MUTRIKU

Errenta pertsonala 23.000
Errenta erabilgarria 19.334

ZIZURKIL

Errenta pertsonala 22.489
Errenta erabilgarria 18.880

URNIETA

Errenta pertsonala 21.931
Errenta erabilgarria 18.360

VILLABONA

Errenta pertsonala 21.815
Errenta erabilgarria 18.329

IBARRA

Errenta pertsonala 21.804
Errenta erabilgarria 18.441

ANDOAIN

Errenta pertsonala 21.747
Errenta erabilgarria 18.403

ZUMARRAGA

Errenta pertsonala 21.626
Errenta erabilgarria 18.314

LASARTE-ORIA

Errenta pertsonala 21.484
Errenta erabilgarria 18.203

LEZO

Errenta pertsonala 20.956
Errenta erabilgarria 17.772

SORALUZE

Errenta pertsonala 20.511
Errenta erabilgarria 17.474

IRUN

Errenta pertsonala 20.355
Errenta erabilgarria 17.144

ERRENTERIA

Errenta pertsonala 20.075
Errenta erabilgarria 17.132

PASAIA

Errenta pertsonala 19.051
Errenta erabilgarria 16.317

 

Familia errentan Donostialdea hobeto

49.921 euroko errenta du eskualdeak, Gipuzkoak 49.144 eurokoa, Astigarragak 50.659 eurokoa eta Hernanik 43.323 eurokoa.

Errenta pertsonala norbanakoen errenta izaten da eta familia errenta berriz familia batek duena. Guztizko familia errenta kalkulatzeko, familiako kideen errenta pertsonalak gehitzen dira, adingabeenak barne. EAEko familia guztien batez besteko diru-sarrerak batez besteko errenta pertsonala halako bi izaten dira gutxi gorabehera.

Datuak errenta pertsonalaren ildotik doaz. Astigarraga Gipuzkoako bataz bestekotik gora kokatu zen 2021ean, 50.659 eurorekin eta erabilgarri 42.016 eurokoa izan zuen famili bakoitzak. Hernanin famili errenta 43.323 eurokoa izan zen eta erabilgarria 36.474 euro, Gipuzkoako atzealdean kokatuz.

EAEko batez besteko familia errenta 47.005 eurokoa izan zen 2021 urtean. Lurraldeka, kasu honetan ere, Gipuzkoa izan zen familia-errentarik haundieneko lurraldea, 49.144 eurorekin, eta haren atzetik Bizkaia eta Araba kokatu ziren (46.534 euro eta 44.057 euro, hurrenez hurren). Hiriburuei dagokienez, Donostiak izan zuen familia errentarik haundiena (55.564 eurokoa), eta haren atzetik Bilbo eta Gasteiz kokatu ziren (47.021 euro eta 44.232 euro, hurrenez hurren).

Eskualdeka Donostialdearen gorakada nabarmentzekoa da errenta pertsonalarekin alderatuz. 19.861ekoa bazen, Gipuzkoako txikiena, familiarrean 49.921ekoa da, Gipuzkoako bigarren altuena eta EAEko laugarren altuena.

Bestalde, familia errentetan aldeak agertu ziren berriz ere hartzaile nagusiaren sexuaren arabera. Hartzaile nagusia gizona den kasuan, familien batez besteko diru-sarrerak 51.548 eurora iritsi zen, eta gehienak errenta-maila ertain edo haundietan kokatu ziren. Hartzaile nagusia emakumea den kasuan, berriz, batez besteko familia errenta 40.465 eurokoa izan da, eta beheko mailetan kokatu da. Familia horien %7,7 9.001-12.000 euroko mailan kokatu dira. Familien %2,3k ez zuten diru sarrerarik izan.

FAMILI ERRENTA
GIPUZKOA

HERNANI

Famili errenta 43.323
Errenta erabilgarria 36.474

ASTIGARRAGA

Famili errenta 50.659
Errenta erabilgarria 42.016

DONOSTIA

Famili errenta 55.564
Errenta erabilgarria 44.856

HONDARRIBIA

Famili errenta 56.213
Errenta erabilgarria 45.539

OÑATI

Famili errenta 53.211
Errenta erabilgarria 44.678

ZARAUTZ

Famili errenta 55.672
Errenta erabilgarria 45.479

BEASAIN

Famili errenta 52.975
Errenta erabilgarria 43.369

DEBA

Famili errenta 52.641
Errenta erabilgarria 43.410

ZUMAIA

Famili errenta 54.455
Errenta erabilgarria 44.972

ARETXABALETA

Famili errenta 49.932
Errenta erabilgarria 42.202

TOLOSA

Famili errenta 49.828
Errenta erabilgarria 41.291

LAZKAO

Famili errenta 51.503
Errenta erabilgarria 42.812

ORIO

Famili errenta 50.739
Errenta erabilgarria 42.186

BERGARA

Famili errenta 49.582
Errenta erabilgarria 41.350

URRETXU

Famili errenta 49.518
Errenta erabilgarria 41.061

ORDIZIA

Famili errenta 49.518
Errenta erabilgarria 41.131

AZKOITIA

Famili errenta 49.911
Errenta erabilgarria 41.740

ELGOIBAR

Famili errenta 47.113
Errenta erabilgarria 39.246

OIARTZUN

Famili errenta 51.547
Errenta erabilgarria 42.921

AZPEITIA

Famili errenta 49.833
Errenta erabilgarria 41.658

USURBIL

Famili errenta 48.658
Errenta erabilgarria 40.842

LEGAZPI

Famili errenta 45.325
Errenta erabilgarria 38.170

ARRASATE

Famili errenta 46.192
Errenta erabilgarria 39.331

EIBAR

Famili errenta 44.575
Errenta erabilgarria 37.228

MUTRIKU

Famili errenta 46.021
Errenta erabilgarria 38.657

ZIZURKIL

Famili errenta 48.110
Errenta erabilgarria 40.354

URNIETA

Famili errenta 47.446
Errenta erabilgarria 39.716

VILLABONA

Famili errenta 44.463
Errenta erabilgarria 37.358

IBARRA

Famili errenta 43.369
Errenta erabilgarria 36.668

ANDOAIN

Famili errenta 42.787
Errenta erabilgarria 36.201

ZUMARRAGA

Famili errenta 42.454
Errenta erabilgarria 35.938

LASARTE-ORIA

Famili errenta 43.428
Errenta erabilgarria 36.786

LEZO

Famili errenta 42.565
Errenta erabilgarria 36.100

SORALUZE

Famili errenta 38.943
Errenta erabilgarria 33.147

IRUN

Famili errenta 42.404
Errenta erabilgarria 35.702

ERRENTERIA

Famili errenta 39.510
Errenta erabilgarria 33.714

PASAIA

Famili errenta 37.883
Errenta erabilgarria 32.440

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!