Odola emateko zita gaur, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 3a, 00:00

Gaur daukate urriko hitzordua, Hernaniko odol emaileek. Ohi bezala, anbulatorioan egingo dituzte estrakzioak, 17:00etatik 20:40etara. Horretarako, aldez aurretik hartu beharko da hitzordua, gaur goizean zehar deituta, 943 00 78 84 telefonora. Bihar, berriz, astigartarren txanda izango da, 16:30etatik 20:30etara Erriberan. Haiek bihar goizean deitu beharko dute, 943 00 78 85 telefonora.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!