Bi programa berri martxan Beterri-Buruntzan, «pertsonen gizarteratzea, prestakuntza eta ibilbide soziolaboralak sustatzeko»

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 3a, 00:00

'Auzolanberri' eta 'Gure artean, emakumeak' programak jarri ditu martxan mankomunitateak, eta datozen hilabeteetan burutuko dituzte.

«Eskualdeko pertsonen gizarteratzea, prestakuntza eta ibilbide soziolaboralak sustatzeko helburuarekin», bi programa berri jarri ditu martxan Beterri-Buruntza mankomunitateak: 'Auzolanberri, mendeko pertsonen­tzako arreta eta zaintza'; eta 'Gu­re artean, emakumeak: talentuak eta aukerak'.

Astigarraga, Hernani, Andoain, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo udalek osatzen dute mankomunitatea, eta enplegu sozialeko programaren barruan jarri dituzte martxan bi egitasmoak. Aurrenekoa, 'Auzolanberri', lan prestakuntzari dagokio, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen duen 'Elkar-ekin' programaren baitan abiatu dute. Horrekin, 'Mendeko pertsonei gizarte erakundeetan gizarte eta osasun arreta' profesionaltasun ziurtagiria jasoko dute partehartzaileek, 370 ordukoa; eta prestakuntza osagarria jasoko dute, enpresetan praktikaldi bekatuak eta kontratazio dirulaguntzen bidezko laneratze prozesuak ahalbidetzen dituena. Urritik martxora izango da 'Auzolanberri' proiektua, goizeko ordutegian; eta Erroka elkarteak gidatuko du, 27 poligonoan dauzkan instalazioetan. Infromazio gehiago jasotzeko, 943 47 40 83 telefonora deitu daiteke, edo enplegu_soziala@beterriburuntza.eus helbidera idatzi.

Bigarren proiektua, 'Gure arte­an, emakumeak' izenekoa, «in­klusio baliabidea» da, eta Andoainen burutuko dute, Gazte Lokalaren egoitzan. Irailetik abendura izango da programa, eta helburu izango du «emakumeentzako espazio seguru bat sortu, behar ezberdinak dituzten emakumeen arteko sarea eraiki, eta esperientzia berriak ahalbidetzea», azaldu dutenez.

Horretarako, astean hirutan biltzeko aukera proposatu diete partehartzaileei, «helburu profesionala eta ibilbide soziolaboralak lantzen hasteko, oinarrizko digitalizazioa, inguruaren ezagutza eta abar jorratuz». Ka­su honetan ere, bi bide jarri dituzte aukeran, harremenatarako: 604 553 769 telefonoa, eta enplegu_soziala@beterriburuntza.eus helbide elektronikoa.

Beterri-Buruntza mankomunitateak adierazi du, bi programa horiek erantzun bat eman nahi dietela «lan gizarteratze ikuspegitik gure eskualdeak eta gizarteak dauzkan beharrei; bes­teak beste, zaintza lanetan ari diren pertsonen baldintzak hobe­tuz, gehienbat emakume mi­gran­teak. Profesionaltasun zi­­ur­­tagiriak erantzun eraginkor bat eskaintzen du, prestakuntza arlo­an. Horrez gain, aurretiko lan­keta bat ere beharrezkoa da, datu­etan inbisibilizatuta dauden emakumeei espazio seguru bat eskainiz, haien sozializazioa eta ibilbide soziolaboraletan sarbide bat ahalbidetuz».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!