Gipuzkoako Pala Txapelketan hernaniarren arteko partidua jokatu zen pasa den ostegunean, nesketan, nagusien lehenengo mailan. Galdos eta Otxoa bikoteak ongi menderatu zituen Eizmendi eta Macicior, 19-30eko emaitzarekin. Lau bikotek osatzen dute txapelketa, ligaxka batekin, eta osteguneko irabazleek lehenengo itzuliko hiru partiduak irabazi dituzte nagusitasun osoz. Eizmendi eta Maciciorren lehenengo porrota izan zen. Atauneko Aldasoro-López bikoteak eta Hernani 3ko Irazustabarrena-Kerejeta bikoteak ez dute oraindik garaipenik lortu. Bigarren itzulia datorren asteburuan hasiko da eta aurreneko itzulia amaitzeko, Ataun eta Hernani 3ren arteko partidua falta da.
Bestetik, Bigarren Mailan, ez zen asteburu ona izan Hernaniko bi bikoteentzat. Iriondok eta Tolaretxitpik lidertza mantentzen dute, baina atzo eguerdian tanto bakarreko aldearekin, 29-30, galdu egin zuten Errepalako bikotearen aurka. Sailkapena ezin estuago dago. Zazpi bikotek osatzen dute ligaxka eta Garmendia-Miner bikote hernaniarrak ez du garaipenik lortu. Ostiralean Alegin erraz galdu zuten, 30-11, Intxurreren aurka.
Mutiletan garaipen bakarra
Mutiletan, lehenengo mailan, Agirrek eta Zubiarrainek 12-25 galdu zuten Loiolatarrako bikotearen aurka. Jokatutako hiru partiduak galdu dituzte astigartarrek. Hirugarren mailan Luluagak eta Urdangarinek 12-25 garaitu zuten Eple 2ko bikotea eta Goizueta eta Otañok 25-24 galdu zuten Intzaren aurka.