Hernanitik eta Astigarragatik igarotzen den BU13 linea, indartuta

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 30a, 00:00

Linea horretako zerbitzuak haunditu ditu Mugikortasuneko Departamenduak «antzemandako eskariaren ondorioz». 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko Departamentuak Hernanitik eta Astigarragatik igarotzen den BU13 autobus linea indartzea erabaki du. Goizeko lehen orduan ibilgailu gehigarri bat jarri dute, Hernaniko Txirrita kaletik goizeko 07:00etan aterako dena. Foru Aldunditik zehaztu dute «neurri hau ikasturtearen hasieratik ezarritako BU13 linea beraren 7:20an irteten den espedizioaren errefortzuarekin» gehitu dela. 

Dagoeneko martxan dago zerbitzu berria, eta Azahara Domínguez Mugikortasuneko Diputatuak adierazi du «berehalako erantzuna» ematen saiatzen ari direla eskaera guztiei: «Kasu zehatz honetan, dagoeneko indartutako linea da, eta egun asko daramatzagu eskaintzen duen zerbitzua hobetzeko lanean, Donostiarako bidean dagoen beharraz jabetuta, batez ere Astigarragatik igarotzean», gehitu du. 

Zerbitzu gehigarri hauei buruzko informazio zehatza eskuragarri dago Lurraldebusen webgunean (www.lurraldebus.eus) edota 900 300 340 telefono zenbakira deituta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!