Datorren larunbatean ospatuko dute Hernaniko Pilota Eguna. Bigarren edizioa izango da aurtengoa, eta Hernaniren eta Goizuetaren arteko desafioa osatuko dute «pelota taldea eta pelotariak herritarren aurren ezagutzera eman eta kirol honen bueltan gozatu ahal izateko».
Hiru zatitan banatuko da aurtengo Pelota Eguna: 12:30etan klubeko pelotarien aurkezpena egingo dute Tilosetan; 14:30etan bazkaria izango da Atsegindegin; eta 20:00etan bertso pelota desafioa, Tilosetan.
Pelotariei dagokienez, nesketan Esnal eta Zabala (Hernani) Legarretaren eta Sagarduiren (Goizueta) aurka arituko dira. Mutiletan, berriz, Apaolaza-Labaka (Hernani) bikoteak Apezetxea-Apezetxea bikoteraren kontra jokatuko du. Bertsotan Maialen Lujanbio izango da hernaniarren taldekidea, eta Aitor Mendiluze goizuetarrena.
Bazkarira joateko txartelak eskuragarri daude oraindik, 15 euroren truke, 650 506 436 telefonoan.