Kronikaren aldeko III. Erremonte Jaialdiak hartuko du gaur Galarreta

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 29a, 00:00
Triangular formatuan jokatuko dute gaurko jaialdian.

Arratsaldeko 16:00etan hasiko dira antolatutako jarduerak, herritarren arteko probarekin. 

Gaur arratsaldean ospatuko da Kronikaren aldeko III. Erremonte Jaialdia. Sekula baino kirol jarduera gehiago izango ditu aurtengo edizioak, eta ez da bestelako ikuskizunik faltako. 

Arratsaldeko 16:00etan hasiko da jaialdia, eta bailarako gazteen arteko Herri Kirol proba izango da aurreneko jarduera. Taldeka banatuta, bertan arituko dira Axel Alkorta, Eneko Elosegi, Ander Polaina, Leire Juanes, Amaia Irazustabarrena, Borja Tejedor, Iker Zurutuza, Exkerra, Beñat Iradi, Markel Olazabal, Julen Zulaika, Joxeba Lizeaga eta Imanol Galartza. 

Herri kirolen ondoren hasiko da jaialdiaren muina, erremonte txapelketa. Triangular formatuan jokatuko dute aurtengoan, eta honakoak izango dira bikoteak: Loitegi-Apezetxea; Gurrutxaga-Zubiri; eta Goikoetxea V-Aiestaran VI. 

Kirol erakustaldiez gain, bestelako eskaintza ere izango da Galarretan. Bailarako sagardotegietako produktuak izango dira, baita sortzaileen postuak ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!