Mundarrok arantza atera du derbian

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 26a, 00:00

Mundarro nagusitu zen derbian, Astigarragako kiroldegian.

33-27 irabazi zuen talde astigartarrak Hernaniren kontra Urumea Ibaia torneoko errebantxa lortuz.

Mundarrok arantza atera zuen igandean, astigartarren eta hernaniarren arteko derbian. Neska jubenil astigartarrek 33-27 irabazi zieten hernaniarrei, denboraldiko lehenengo partiduan, eta aurreko astean Urumea Ibaia Txapelketaren finala galdu eta gero, errebantxa hartu zuten. Astigarragako kiroldegian jokatu zen derbia, eta etxekoak hobeto aritu ziren.

Mutil jubeniletan, Hernanik garaipen ona lortu zuen Zarautzen aurka etxean, 18-13. Ezin hobeto hasi dute aurtengo Liga hernaniarrek. Mutil kadeteetan, Hernanik 29nako berdinketa ona lortu zuen Irunen, Bidasoaren aurka. Nesketan, aldiz, Pulpok erraz irabazi zuen Hernaniko kiroldegian 12-28.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!