Kadete mailako partidu polita gaur Hernanin, Osesek eta Arretxek

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 22a, 00:00

12 partidu jokatuko dituzte CD Hernaniko esku pelotariek, asteburu honetan; eta gaur bertan izango dira horietatik bost, Gipuzkoako Txapelketan. Kadete mailan, esaterako, partidu polita izango da ikusgai Hernaniko frontoian, 19:00etan hasita: Joseba Arretxe eta Ekhi Oses, Azkoitiko Etxanizen eta Segurolaren kontra. Infantil mailan, ia txapel guztiak irabazitakoak dira Oses eta Etxaniz, eta aurten egin dute debuta kadeteetan. Gaur jokatuko dute Paul Ojuelek eta Markel Lizeagak ere, nagusien ohorezko mailan: Azpeitin ariko dira, 19:45etan, Ilunperen kontra. Eñaut eta Ekain Lizeaga astigartarrek, berriz, Errenterian jokatuko dute gaur, nagusien lehenengo mailan: arratsaldeko ,17:15etan Agustina Otaola frontoian, Epleren kontra.

Bihar, bestalde, Diario Vasco txapelketaren lehenengo partidua jokatuko du Xabier Apaolaza hernaniarrak, Oberenako Apeztegiarekin batera, Lapkeko Irribarriaren eta Errekako Cuairanen kontra. Konpromiso gogorra tokatu zaie, bikote sendoa osatzen baitute kontrarioek. Txapelketa horretan, Beñat Apezetxea goizuetarra eta Ekain Lizeaga astigartarra ere ariko dira elkarrekin; eta Antton Apezetxea astigartarra, berriz, Zubizarretarekin. Azaroan ekingo diote haiek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!