Irailaren 8an, eraso sexista jasan zuen emakume batek Astigarragan; eta kontzentrazioa egin zuten irailaren 14an, herrian bertan. Horren harira, elkarretaratzea deitu dute Hernaniko zaharren egoitzako langileek ere, biktimari «elkartasuna adierazteko», erasoak zaharren egoitzarekin inolako loturarik ez izan arren: «Ukaezina da genero indarkeria existitzen dela, eta gizartearen gaitz bat dela. Emakume bat erasotzen dutenean, guztiok erasotzen gaituzte». Arratsaldeko 15:05etan jarri dute hitzordua, zaharren egoitzaren aurrean: «Dena aldatzea nahi dugulako, eta gure burua bizirik eta libre ikusi nahi dugulako».