Aurten ere mobilizazioa antolatu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak. Kontxako pasealekuan giza katea egingo dute «Gipuzkoako hondakinen arazoa urtetik urtera larriagotzen ari dela» salatzeko. Alderdi politiko, sindikatu eta plataforma ugarik eman diote babesa deialdiari, baita Hernanin Zero Zabor plataformak ere.
Mugimendutik nabarmendu dute Donostiako erraustegia martxan jarri denetik «oso nabaria dela sortutako kutsadura», eta «eragin negatiboa izan duela Gipuzkoako gaikako bilketan».
Horiek izango dira igandeko giza katean egingo dituzten aldarrikapenak. Goizeko 11:00etan jarri dute hitzordua Alderdi Ederren, eta bertatik osatuko dute giza katea Kontxako pasealekura iristeko: «Errausketa ez da irtenbidea, ez Donostian, ez Bergaran, ez Zumarragan, ez inon».