Donostiako Euskal Jaietako finaletan, CD Hernaniko bost esku pelotari

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 6a, 08:39

Imanol Ormazabal astigartarra eta Oier Arsuaga hernaniarra.

Bihar arratsaldean jokatuko dituzte finalak, lau kategoria ezberdinetan, 16:30etatik aurrera.

Euskal Jaietako Txapelketa ari dira jokatzen egunotan, Donostiako Trinitate Plazan; eta sekulako mailan ari dira CD Hernaniko esku pelotariak. Horrela, klubeko bost pelotari sailkatu dira finaletara, lau kategoria ezberdinetan. Bihar jokatuko dituzte finalak, arratsaldeko 16:30etan hasita.

Imanol Ormazabal astigartarra eta Oier Arsuaga hernaniarra izango dira jokatzen aurrenekoak, infantil mailan. Oiarpeko Oiartzabal eta Etxepare izango dituzte aurrean.

Segidan, kadete mailako finala jokatuko du Ekhi Osesek, Behar Zanako Otaegirekin batera. Semifinaletan 22-9 menderatu zituzten Behar Zanako Zufiria eta Larrarte, eta Lapkeko Landa eta Elola izango dituzte kontrario finalean.

Jubenilen finala izango da jaialdiko hirugarrena. Horretan, Oihan Legarreta aranoarrak jokatuko du, Oiarpeko Olaizekin batera. Gaztelekuko Bidezabal eta Segurola izango dituzte kontrario, semifinal gogorra irabazi ondoren: 22-21 menderatu zituzten Tolosa eta Karrera tolosarrak.

Eta seniorretan ere izango du ordezkaririk CD Hernanik, Jon Jara hernaniarrarekin. Alde Zaharrako Sorondorekin ari da, eta Ilunpeko Egiguren anaien kontra jokatuko dute finala. Horretarako, Intzako Artetxeri eta Alde Zaharrako Atxari irabazi behar izan zieten semifinalean (22-17). 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!