Larunbatean ospatu zuten XXXVI. Sagardo Eguna, Donostian

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 4a, 00:00

Ordezkari guztiek argazkia atera zuten Donostian.

4.000 pertsona baino gehiago pasatu ziren Donostiako postuetatik egun guztian zehar.

Larunbatean ospatu zen Donostian XXXVI. Sagardo Eguna. Aurten ere 4.000 lagunetik gora igaro ziren Plaza Berrian jarritako postuetatik, eta sagardoaren inguruko produktu zahar eta berriak dastatzeko aukera izan zuten. Erakundeetako ordezkari ugari ere izan ziren Donostian; tartean Hernaniko eta Astigarragako udal ordezkariak. 

Produktuak dastatzeaz gain, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak zenbait ekintza antolatu zituen ofizioaren sekretuak erakusteko: «Horren adibide izan da, esaterako, garai bateko eran sagardoa egitea. Sagarrak kizkia eta saskiarekin bildu, txikitu eta ondoren tolaren prentsatzea», azaldu dute antolatzaileek. 

Uzta oparoa dator

2022ko uztarekin alderatuta, sagardogileek aurreikusten dute oparoa izango dela iristear den 2023ko uzta. Azaldu dute egindako euri kopuruak eta tenperatura altuen faltak baldintza onak jarri dituela sagarra ateratzeko. Datozen egunetan hasiko dira bilketa lanetan inguruko sagasti gehienetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!