Ostiralean hasiko da Aldundiaren egutegia egiteko argazki lehiaketa

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 28a, 00:00

2023ko egutegiko argazki irabazlea.

'Gipuzkoa kirolzale' da aurtengo gaia eta lehiakideek hilabete bat edukiko dute beraien lanak bidaltzeko.

Irailaren 1ean jarriko da martxan Gipuzkoako Foru Aldundiaren Argazki Lehiaketaren zazpigarren edizioa. Aurreko edizioetako ohitura jarraituz, lehiaketa hau irabazten duten lanek osatuko dute foru erakundearen 2024ko egutegia. Gipuzkoa kirolzale da aurtengo gaia; Gipuzkoa lurralde aktiboa eta kirolean erreferentea dela irudikatzea du helburu.

Guztira, 4.000 euro banatuko ditu saritan: lehenengoak 1.000 euroko saria jasoko du eta egutegiko azalean aterako da. Horrez gain, 250 euroko 12 sari ere egongo dira, egutegiko hilabete bakoitzeko bana. Lehiaketa 18 urtetik gorakoentzat irekita dago. Pertsona bakoitzak hiru argazki aurkeztu ditzake gehienez.

Lanak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Facebook-eko orrialdearen bidez bidali ahal izango da (https://www.facebook.com/Gipuzkoa/), www.gipuzkoa.eus/argazki-lehiaketa webgunearen bidez eta baita Twitter eta Instagram bidez, #gipuzkoakirolzale traola erabiliz.

Parte hartzaileek hilabeteko epea izango dute lanak aurkezteko, irailaren 30ean itxiko baita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!