Enaitz Goñik irabazi du Paseo Berriko igerialdia

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 17a, 00:00

Enaitz Goñi hernaniarra, Kontxako hondartzako helmugara iristen.

32:50 denborarekin nagusitu zen hernaniarra. Urumea bailarako 14 igerilarik hartu zuten parte helduetan, eta beste batek haurretan.

Asteartean jokatu zen Paseo Berriko igerialdia (3 km), Donostian; eta Urumea bailarako 14 igerilarik hartu zuten parte, protagonismo haundiarekin: Enaitz Goñi hernaniarrak irabazi zuen gizonezkoen artean, 32:50 denborarekin. Alde haundiarekin nagusitu zen Goñi, Ander Noainen (34:34) eta Ander Arruabarrenaren (35:17) aurretik.

Emakumezkoetan, berriz, laugarren izan zen Eider Estibariz hernaniarra, 42:10 denborarekin, podium absolututik minutu eta erdira; eta bera izan zen onena 35-44 urtekoen artean.

Bosgarren sailkatu zen Luis Goñi hernaniarra (35:43), eta podiumera igo zen bera ere, onena izan baitzen 45-54 urtetik gorakoetan. Ander Iradi hernaniarra, berriz, 16garren sailkatu zen (41:01); hirugarren, 35-44 urtekoen kategorian. Beste sei hernaniarrek ere osatu zuten proba: Joanes Arregi 35garren (43:25), Arkaitz Goñi 38garren (43:34), Iker Garmendia 56garren (44:55), Eduardo Vázquez 130garren (52:39), Hodei Goldarazena 171garren (57:47), eta Joseba Iurramendi 199garren (1:01:14). Iñigo Goñi 16garren iritsi zen helmugara (38:27), baina deskalifikatu egin zuten, azkeneko zatian buia bat okerreko aldetik pasa zuelako.

Puntako ordezkaritza izan zu­­en Aranok ere, 25garren sailkatu baitzen Ramón Galparsoro (42:09), eta bigarren izan zen 55-64 urtekoen kategorian.

Eta hiru astigartar ere izan ziren partehartzaileen artean, eta emakumezkoetan 32garren sailkatu zen Estitxu Mendizabal (53:24); laugarren, 30-45 urteko­en artean. Imanol Pérez 118garren izan zen (51:55), eta Alex Be­reziartua 206garren (1:01:22).

Haurren proba ere jokatu zen asteartean, 650 metrokoa; eta Hegoi Laz­koz hernaniarrak hartu zuen parte: 11garren izan zen, 10:35 denborarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!