Incansables txaranga eta Erroka taldea gaur, Donostiako Aste Nagusian

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 16a, 00:00

Bosgarren eguna du gaurkoa Donostiako Aste Nagusiak, eta hainbat hernaniar izango dira protagonista. Batetik, Incansables txaranga ibiliko da erdialdeko eta Alde Zaharreko kaleetan, 18:30etatik aurrera; eta bestetik, kontzertua eskainiko du Erroka taldeak, Aste Nagusi Pirataren egitarauaren barruan, 23:30etan Trinitate plazan. Gainera, eguerdiko bertso saioan hartuko dute parte Asier Azpirozek, Nerea Ibarzabalek eta Unai Gaztelumendik, Miren Artetxerekin batera, 12:30etan Easo plazan. Horiez gain, makina bat ekintza eta emanaldi izango dira gaurkoan ere, Urumea bailaratik bertaratuko direnentzat gozagarri. Honakoa eguneko egitarau osoa:

DONOSTIAKO ASTE NAGUSIA

ABUZTUAK 16, asteazkena

11:00-14:00 eta 17:00-21:30, Eskulangintza azoka, Katalunia plazan

11:00-14:00 eta 16:00-01:00, Haurrentzako barrakak, Urdaneta kalean

11:00-13:00, Nordic Walking zeharkaldia, Katalunia plazan

12:00-12:59, Aquariumeko Itsas Film Festibala: 'Urpeko ondarea. Museo bat itsaspean'

12:00-01:00, Zurriola Street Food, Erizainen plazan

12:30-13:30, Bertsolariak, Easo plazan: Asier Azpiroz 'Azpi', Nerea Ibarzabal, Unai Gaztelumendi eta Miren Artetxe. Gai-jartzaile: Unai Elizasu.

13:00-14:30, Two Rubias DJ's, Erizainen plazan

15:30-20:30, Puzgarriak, Katalunia plazan

16:00-18:00, Mini Golfa eta jokoak, Katalunia plazan

16:00-18:00, Bisita gidatuak kanoan, Latsari plazan (Loiola)

16:30-04:00, Barrakak, Paseo Berrian

17:30-19:00, Bizikleta festa, haurrentzako jaia, Bulebarrean

18:00-20:00, Erraldoiak eta buruhaundiak, Abuztuaren 31 kaletik abiatuta

18:00-20:00, Aste Nagusiko VI. Paella Lehiaketa, Katalunia plazan

18:30-20:30, Pasai txaranga, Antigua auzoan

18:30-20:30, Incansables txaranga, erdialdean eta Alde Zaharrean

19:00-21:00, 75. Antiguako Pilota Txapelketaren partiduak, Antiguako frontoian

19:00-20:30, XXVIII. Egiako Nazioarteko Eskubaloi Txapelketa, Egiako kiroldegian

19:30-21:00, Sardin-jatea, Easo plazan

19:30-21:00, Irun Hiria Musika Banda, Bulebarreko kioskoan

20:00-21:00, Alurr Dantza Taldea, Konstituzio plazan

20:30-22:00, DJ Artie Escolar, Erizainen plazan

22:45-23:15, Su artifizialak, Kontxako badian: Pirotecnia Xaraiva

23:30-00:20, 'DesEquilibrado' antzezlana, Magia en Zapatillas konpainiarekin, Aitzol parkean

23:30-02:30, Kursaal Gune Zabala, DJ Gaua, Erizainen plazan: Leinup eta Aitana Grandes

23:30-01:30, Ibai Berriak orkestrarekin dantzaldia, Easo plazan

23:30-01:00, Julen Leturiondoren emanaldia, Bulebarrean

23:30-03:00, Hodei Magoaren '%100 Hodei' magia ikuskizuna, Alfonso XIII.a plazan

23:30-00:00, Zezensuzkoen entzierroa, Miramar kaletik Bulebarrera

23:45-01:15, Bulego taldearen kontzertua, Tomás Alba plazan

ASTE NAGUSI PIRATA

12:00, Kantujira, Flamenkan

14:30, Piraten bazkaria, Flamenkan

17:00, Distopia elektrotxaranga, Flamenkan

18:00, Muxikoak, Flamenkan

20:00, Karaokea, Lastan

20:00, Afariak, Trinitate plazan

22:00, Muare taldearen kontzertua, Trinitate plazan

23:05, La Excavadora taldearen kontzertua

23:30, Erroka taldearen kontzertua, Trinitate plazan

01:00, Delirium Tremens taldearen kontzertua

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!