Egun potoloa gaurkoa ere, Donostiako Aste Nagusian

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 15a, 00:00

Gros auzoan ariko da gaur Zuttik Elektrotxaranga hernaniarra.

Laugarren eguna du gaurkoa Donostiako Aste Nagusiak, eta bete-betea dator egitaraua. Bailarakoek ere izango dute protagonismorik, ikusle bezala ez ezik, baita partehartzaile gisa ere. Batetik, Paseo Berriko Igerialdia jokatuko da, haurrena 11:00etan eta helduena 12:00etan; eta tartean izango dira Urumea bailarako igerilariak ere. Euskal Sagardoak Gipuzkoa plazan jarriko duen jan-edan gunean (11:30-23:00)ere izango dute protagonismorik bailarakoek. Eta Aste Nagusi Pirataren egitarauan, Zuttik Elektrotxaranga hernaniarra ariko da Gros auzoan, 17:30etan abiatuta.

DONOSTIAKO ASTE NAGUSIAN GAUR
09:00-15:00, Euskal Herriko nekazal produktuen X. azoka berezia, Loiola kalean.
10:30-20:00, Arte azoka, Bulebarrean.
11:00-11:30, Paseo Berriko LIII. Igerialdia (haurrak), kaian.
11:00-13:00, Bizikleta eta patinetan jaigiro martxa, Katalunia plazan.
11:00-14:00, Egurrezko joko erraldoiak, Katalunia plazan.
11:00-14:00 eta 17:00-19:00, Puzgarriak, Matia kalean.
11:00-14:00 eta 17:00-21:30, Eskulangintza azoka, Gaskoinia plazan.
11:00-14:00 eta 17:00-19:00, Jolas parke tradizionala eta pedaldun kotxeak, Matia kalean.
11:00-14:00 eta 16:00-01:00, Haurrentzako barrakak, Urdaneta kalean.
11:00-13:00, Aste Nagusiko VI. Legatza Saltsa Berdean Lehiaketa, Matia kalean.
11:30-14:30, Puzgarriak, Katalunia plazan.
11:30-14:00 eta 16:00-20:00, Uretako txirrista erraldoia, Kursaaleko terrazan.
11:30-23:00, Euskal Sagardoa, jan eta edan gunea, Gipuzkoa plazan.
12:00-12:30, Paseo Berriko LIII. Igerialdia (helduak), Zurriolako hondartzan.
12:00-13:20, Aquariumeko Itsas Film Festibala: 'Itsasoak pizten gaitu'.
12:00-01:00, Zurriola Street Food, Erizainen plazan.
12:30-14:00, Arkaitz Añorgako Dantzariak, Konstituzio plazan.
13:00-14:30, Two Rubias DJ's, Erizainen plazan.
15:30-20:30, Puzgarriak, Katalunia plazan.
16:00-18:00, Egurrezko joko erraldoiak, Katalunia plazan.
16:30-04:00, Barrakak, Paseo Berrian.
16:30-17:00, Aste Nagusiko V. Bandera: emakumezkoen traineru estropada, Urumea ibaian.
17:30-20:30, Zaldi lasterketak, Urrezko Kopa, hipodromoan.
18:00-20:00, Erraldoiak eta Buruhandiak, Larramendi kaletik abiatuta.
18:30-20:30, Joselontxos txaranga, Gros auzoan.
18:30-20:30, Tximeletak txaranga, Antigua auzoan.
19:30-21:00, Aizkolarien Urrezko Kopa, Trinitate plazan.
19:30-20:20, 'Mute' antzezlana, Orain-Bi konpainiaren eskutik, Katalunia plazan.
19:30-21:00, Vírgen del Rosario Musika Elkartea, Bulebarrean.
20:00-21:30, La Ribera Canta, Konstituzio plazan.
20:30-22:00, DJ Artie Escolar, Erizainen plazan.
22:45, Su artifizialak, Kontxako badian: Pirotecnia Tamarit.
23:30-01:00, Eclectic Celtic Band, Bulebarrean.
23:30-02:30, DJ Gaua, Erizainen plazan: Txolas DJ eta Asier Burguete DJ.
23:30-01:30, Azabache orkestraren dantzaldia, Easo plazan.
23:30-01:00, Laket taldea, Aitzol parkean.
23:30-00:00, Zezensuzkoen entzierroa, Miramar kaletik Bulebarrera.
23:30-01:00, Lindy Hop Donostia, Alfonso XIII.a plazan.
23:45-01:15, El Drogas, Tomas Alba plazan.

ASTE NAGUSI PIRATA
10:30, Umeentzako jolasak, Gros auzoan.
12:00, Sardiñeron Dantza eta salsa-bachata-queer tabernetan, Lastatik abiatuta.
12:30, Trikipoteoa, Zurriola hondartzatik.
14:30, Bazkaria, Txofren.
14:30, Señora Bazkaria, Lastan.
16:00, Kuadrillen jolasak, San Telmon.
17:30, Zuttik Elektrotxaranga, Gros auzoan.
18:30, Elektropottotte elektrotxaranga, Lastan.
22:00, Bi Zaldi taldearen kontzertua, Trinitate plazan.
23:05, Olaia Inziarteren kontzertua.
00:00, Irteera taldearen kontzertua, Trinitate plazan.
01:00, Sua taldearen kontzertua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!