Aquarium Itsas Festibala gaur hasi eta sei egunez luzatuko da

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 14a, 00:00

'El olvido del mar' dokumentala ostegunean eskainiko da.

Larunbatera arte du doan, 12:00etan, Aquariumean zinearekin gozatu daiteke.

Aurten ere, Aste Nagusia eta Donostiako jaien egitarauaren barruan, Donostiako Aquariumak itsasoari buruzko zinemaldia eskaintzen du. Ekintza guztiz doakoa da, adin guztietako jendeak itsasotik hurbilago dagoen esperientzia ezagutu eta bizi ahal izateko. Gaurtik abuztuaren 19ra arte, 12:00etan, Aquariumak bere Auditorioaren bitartez, herritarren esku jartzen du itsasoa.

Gaur Donostiako Nazioarteko Itsaspeko Film Laburren Zinema Zikloa eskainiko da. Ordu bete iraungo du. Film labur hauen bitartez Kantauri itsasoan murgilduko dira ikusleak, Europako biodibertsitate handieneko itsasoetako bat izanik, benetako protagonisten bitartez, itsaso ausart honen baldintza gogorretara egokitu diren izakiak, katxalote erraldoietatik hasi eta itsas zaldi zaurgarrietaraino.

Itsasoak pizten gaitu dokumentalak hartuko du erreleboa bihar abuztuaren 15ean, asteartean. Malagako jaialdiko film luze onenaren ikusleen saria irabazi zuen.

Urpeko ondarea, museo bat itsaspean eskainiko da abuztuaren 16an. Ostegunean, hilak 17, El olvido del mar dokumentalaren txanda izango da. Aritz Aranbururekin surfistaren eguna ostiralean eskainiko da. Aranburu, Kepa acero eta Natxo Gonzalez dira protagonista La isla de los tigres filman. Eta jaialdia larunbatean itxiko da, Donostiako Aquariumeko barrunbeak bideoarekin. Bisita esklusiboenean murgilduko da ikuslea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!