Lurraldebusek eta Renfek zerbitzu bereziak jarri ditu Aste Nagusian joan-etorriak zerbitzu publikoan egiteko

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 13a, 00:00

Autobus zerbitzua indartzen da Aste Nagusian.

Su artifizialak ikustera joateko eta itzultzeko autobus bereziak jarriko dituzte eta gau osoan ere, tren eta autobus zerbitzua izango da.

Astebeteko festa giroa hasi da Donostian. Aste Nagusian zehar ez dute gomendatzen hiriburura kotxez joatea, hortaz, autobus eta tren zerbitzu berezia eskainiko dute Lurraldebusek eta Renfek, gauean bueltatzeko eta su artifizialetara joan eta itzultzeko. Lurraldebusek gaueko zerbitzu bereziak jarriko ditu erabiltzaileen eskura. Donostiako Aste Nagusian, bart gauetik abuztuaren 19ra bitartean. Zerbitzu berezi horiek Donostiako hiriburua metropoli-ingurunearekin eta Gipuzkoako eskualdeekin lotuko dute gaueko ordu txikietan.

Egunero 23:30etatik aurrera ohiko gaueko zerbitzuak eskainiko dira BU40Gan. Gaur eta asteartetik ostegunera BU40G-ko azken zerbitzuak 04:30etan izango dira, bi noranzkotan. Donostia, Astigarraga, Hernani, Urnieta, Andoain izango da ibilbidea.

Su artifizialetara joateko BU05 (Andoaingoa), BU11 (Aietekoa) eta BU13 (Astigarragakoa) zerbitzuak izango dira martxan. Andoaingoa 21:40etan irtengo da Andoaindik; Aietekoa 22:00etan Hernanitik; eta Astigarragakoa 21:45etan Hernanitik gaur eta bihar. 

Su artifizialak ikustetik itzultzeko BU13 (Astigarragakoa) autobusa, 23:10etatik 23:30etara Okendo kaleko 18 zenbakitik irtengo da. BU05 (Andoaingoa) San Martin kaleko 54tik irtengo da 23:10etik 23:20ra. 

Irteera lekuetan ere, aldaketa

Festetako jarduerak direla-eta, irteera lekuak ere moldatu behar izan dituzte. 21:30ak eta 00:00ak bitartean Okendo 4ko eta 10eko geltokia bertan behera geratuko dira. Azken geltokia Donostiaruntz Zubieta Plaza (BU05), Urbieta 38 (BU11) eta Okendo 18 (BU13) izango dira. Donostiatik irteera lekuak ondokoak izango dira:  BU05 (Andoaingoa) San Martin 54, BU11 (Aietekoa) Urbieta 38tik eta BU13 (Astigarragakoa) Okendo 18tik.  

Renfek 57 tren berezi jaietan

Renfek gaueko 57 tren berezi eskainiko ditu jaietan. Konpainiaren ustez, tren berezi horiek erabat erabiliz gero, 24.000 ibilgailu pribatu ingururen zirkulazioa saihestuko litzateke. Renfe Aldiriak enpresak jakinarazi zuenez, abuztuaren 20ko igande goizaldera arte antolatu du gaueko trenen dispositibo berezi hau.

Aldiriko trenak gauero egongo dira martxan jai astean zehar.
Renferen errefortzuen helburua, batez ere, «goizaldean gazte asko iristea eta itzultzea erraztea da, eta, aldi berean, trenak horrelako joan-etorrietan ematen duen segurtasuna bermatzea», konpainiak komunikatu batean nabarmendu duenez.

Gaineratu duenez, «helburua da Gipuzkoako beste udalerri batzuetatik datozen bidaiari guztiak Donostiara eta Donostiatik trenez joan ahal izatea jaiez gozatzera». Jaiak igarotzen diren zortzi egunetan, egunero (23:40tik 05:20ra) gaueko tren bereziak egongo dira Donostiatik Tolosara eta Irunera.

 

EGITARAUAK

DONOSTIA-ASTE NAGUSIA

GAUR

08:00-19:00 Aste Nagusiko XVIII. Hondartza boleibol txapelketa. Gros-Ulia / Zurriolako hondartza.

09:00-15:00 Euskal Herriko nekazal produktuen X. azoka berezia. Erdialdea / Loiola kalea..

11:00-20:00 Haurrentzako barrakak Urdaneta kalean. Erdialdea / Urdaneta kalea (Koldo Mitxelena eraikinaren ondoan).

11:30-23:00 Euskal Sagardoa, jan eta edan gunea. Erdialdea / Gipuzkoa plaza.

11:30-14:30/15:30-20:30 Puzgarriak. Gros-Ulia / Katalunia plaza

12:00-13:30 Trikitilariak. Erdialdea / San Martin azoka.

12:00-14:00 Bisita gidatuak kanoan. Loiola-Martutene / Latsari plaza (Loiola)

12:00-01:00 Zurriola Street Food. Gros-Ulia / Erizainen plaza (Kursaaleko terrazak).

12:00-14:00 Euskal Dantza Muxikoak. Parte Zaharra / Boulevardeko kioskoa

13:00-14:30 Two Rubias DJ's. Gros-Ulia / Erizainen plaza (Kursaaleko terrazak).

14:00-17:00 Itsas hondoa garbitzea eta upekaritza-bataioak. Erdialdea / Nautiko terraza.

16:00-18:00 Aste Nagusiko XXVIII. Esku Pilota Txapelketa: Finalerdiak. Parte Zaharra / Trinitate plaza.

17:30-20:30 Zaldi lasterketak. María Cristina hotelaren saria. Donostiako Hipodromoa

18:00-20:00 Erraldoiak eta Buruhandiak. Erdialdea / Larramendi kaletik (Amarako eskolak).

18:30-20:00 Los Bebés de la Bulla. Erdialdea / Erdialdea eta Parte Zaharra.

18:25-19:00 Kanoikadaren erritmoan!! Erdialdea / Erdialdea.

18:30-20:30 Txaranga Antigua Band. Gros-Ulia / Gros auzoa eta Sagues.

19:30-21:00 Haize Berriak, Sakanako Musika Banda (Nafarroa). Erdialdea / Boulevardeko kioskoa.

20:00-21:30 Gero Axular Dantza Taldea. Parte Zaharra / Konstituzio plaza.

20:30-22:00 DJ Artie Escolar. Gros-Ulia / Erizainen plaza (Kursaaleko terrazak).

20:30-22:10 XLVI. Txistulari Alardea. Parte Zaharra / Konstituzio plaza.

22:45-23:15 Pirotecnia Zaragozana. Kontxako badia.

23:30-03:30 Kursaal gune zabala. DJ Gaua. DJ Lea + DJ Tintz. Gros-Ulia / Erizainen plaza (Kursaaleko terrazak).

23:30-01:30 Rally de Luxe orkestra, dantzaldia. Erdialdea / Easo plaza.

23:30-01:00 Gora Herria. Parte Zaharra / Boulevardeko kiosko.

23:30-00:00 Zezensuzkoen entzierroa. Erdialdea / Miramar kaletik Bulebarrera.

23:45-01:15 Sofía Ellar. Gros-Ulia / Tomás Alba plaza (Sagues).

 

PIRATAK-ASTE NAGUSIA

GAUR

12:00 Plazaren apainketa-Intxaurrondo.

14:00 Traganarruen bazkaria-Intxaurrondo.

17:00 Estankea abordatu- Intxaurrondotik.

19:00 Playback lehiaketa. Lasta.

20:00 Kofradien jolasak. Flamenka.

20:00 Afarian. Trinitatean.

23:05 Kontzertua Mugan.

23:05 Kontzertuak. Physis Versus Nomos. Trinitate Plazan.

01:00 Ibil bedi.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!