312 doako jarduera izango ditu Aste Nagusiak

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 12a, 00:00

Kanoikada Aspaceko kideak botako dute eta Iñigo Llopis eta Nahia Zudaire igerilariek abestuko dute 'Artillero'.

Gaur hasiko dira Donostiako festak eta egunean zehar, zortzi egunez, izango dira jarduerak.

Programazio erakargarria prestatu dute gaur hasiko den Donostiako Aste Nagusian bertakoentzat eta egun horietan hirira hurbiltzen diren guztientzat. 312 jarduera izango dira publiko guztientzat: musika, kirola, gastronomia, antzerkia, erraldoiak eta buruhandiak, su artifizialak... osatzen dute 2023ko Aste Nagusiaren jai egitaraua.

Kalean egingo diren jarduera horiez gain, antzokietako, kultur etxeetako, museoetako, Tabakalerako eta, jakina, Musika Hamabostaldiko kultur jarduerak ere izango dira. Doako eskaintza ludiko ugari izango da (herri kirolak izan ezik).

2023ko Aste Nagusiaren egoitza 31 jai-gune izango dira, eta honako lekuetara iritsiko da: Amarako Aitzol Parkera, Antiguako Alfontso XIII. plazara, Loiolako Erriberako Bartzelona hiribidera, Groseko Katalunia Plazara, Alde Zaharrera, Erdialdera eta, egoitza berri gisa, Urgull mendiko Santiagoko Bateriara. Bizitasun haundiko zortzi egun horietan kalea eta herritarrak izango dira protagonistak, eguneroko errutinatik irteteko eta ohikoak ez ditugun jarduerez gozatzeko.

 

Aspaceko kideek emango diote hasiera Aste Nagusi inklusiboenari

Gaur 19:00etan historiako Aste Nagusi inklusiboenari hasiera emango zaio. Aspaceko erabiltzaile eta senideak izango dira protagonistak, izan ere, euren 50.urteurrenean 75 urte betetzen dituen Gipuzkoako Argazkilari Elkartearekin batera Artillero abestuko dute, zortzi egunetako jaiari hasiera emanez. Aste Nagusiak desgaitasuna duten pertsonek disfrutatzeko 102 jarduera izango ditu. Eta, gainera, feriek musika itzaliko dute abuztuaren 11n, 16an, 18an eta 21ean 16:30tik 18:30ra autismoa duten pertsonek ere feriekin disfrutatzeko.

 

Berdintasuna festetan eta bertako talentua Saguesen

Donostiako Festakek antolatutako programak protagonismoa ematen jarraitzen die emakumeei, duela gutxi arte gizonezkoentzat ziren jardueratan, esaterako segidakoak: Uliako harria, Pilotako Master Cup txapelketa edo Urumean ospatzen den estropada. Halaber, bertako talentua izango da musika agertokien protagonista, eta esaterako Saguesen, gaur En Tol Sarmiento, Huntza, Gari & Maldanbera, El Drogas edo Bulegoko musikarekin gozatzeko aukera egongo da.

312 doako jarduerak osatzen dute Aste Nagusiko programa. Urtero bezala, gastronomia eta kirolak protagonismo haundia izango dute aste osoan zehar. Sukaldaritza zaleek bost lehiaketetan erakutsi ahal izango dituzte euren trebetasunak. Kirolzaleek hainbat jarduera izango dituzte egitarauan.

 

EGITARAUAK

DONOSTIA-ASTE NAGUSIA

GAUR

08:00-19:00 Aste Nagusiko XVIII. Hondartza boleibol txapelketa. Gros-Ulia / Zurriolako hondartza.

09:00-15:00 Euskal Herriko nekazal produktuen X. azoka berezia. Erdialdea / Loiola kalea..

11:00-20:00 Haurrentzako barrakak Urdaneta kalean. Erdialdea / Urdaneta kalea (Koldo Mitxelena eraikinaren ondoan).

11:30-23:00 Euskal Sagardoa, jan eta edan gunea. Erdialdea / Gipuzkoa plaza.

12:00-13:30 Trikitilariak. Erdialdea / San Martin azoka.

12:00-01:00 Zurriola Street Food. Gros-Ulia / Erizainen plaza (Kursaaleko terrazak).

16:00-18:00 Aste Nagusiko XXVIII. Esku Pilota Txapelketa: Finalerdiak. Parte Zaharra / Trinitate plaza.

18:00-20:00 Erraldoiak eta Buruhandiak. Erdialdea / Larramendi kaletik (Amarako eskolak).

18:15-19:45 Goazen kanoikadara! Parte Zaharra / Trinitate plazatik.

18:25-19:00 Kanoikadaren erritmoan!! Erdialdea / Erdialdea.

19:00-21:00 Taupada Batukada. Parte Zaharra / Parte Zaharra eta Boulebarra.

19:00-19:30 Festa hasierako kanoikada. Erdialdea / Alderdi Eder.

19:00-21:00 Joselontxos txaranga. Parte Zaharra / Parte Zaharra.

19:05-22:30 II. Dantz Point Aste Nagusia. Parte Zaharra / Santiago bateria (Urgull mendia).

19:20-20:00 Gazte Nagusi Holi Fest. Erdialdea / Boulevard.

20:30-22:00 DJ Artie Escolar. Gros-Ulia / Erizainen plaza (Kursaaleko terrazak).

20:30-22:10 XLVI. Txistulari Alardea. Parte Zaharra / Konstituzio plaza.

22:45-23:15 Fully Fused Fireworks. Kontxako badia.

23:30-03:30 Kursaal gune zabala. DJ Gaua. DJ Candi + Oihan Vega. Gros-Ulia / Erizainen plaza (Kursaaleko terrazak).

23:30-01:00 Donostiako Musika Eskolako Big Band. Parte Zaharra / Boulevardeko kioskoa.

23:30-02:00 Café Irlandés orkestra, dantzaldia. Erdialdea / Easo plaza.

23:30-00:00 Zezensuzkoen entzierroa. Erdialdea / Miramar kaletik Bulebarrera.

23:45-01:15 En Tol Sarmiento – ETS. Gros-Ulia / Tomás Alba plaza (Sagues).

 

PIRATAK-ASTE NAGUSIA

GAUR

14:00 Kofradien bazkariak.

16:00 Martxa periferikoa-Intxaurrondo.

17:00 Pretxupinazioa Intxaurrondotik.

19:30 Txupinazoa eta jaien hasiera, Zaporeak elkarteko kideekin. Flamenkan.

20:00 Afariak Trinitate plazan.

23:05 Kontzertua Iratzar Erreomeria.

23:05 Kontzertuak. Ginger Trinitate Plazan.

00:15 Kontzertuak. Rukula. Trinitate Plazan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!