Txirrindulari kadeteak Aragoin aritu dira

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 11a, 00:00

Beñat Auzmendik, Aimar Capdequik eta Unax Otegik nazioarteko proban hartu dute parte.

Gipuzkoan lasterketak bertan behera geratu ziren aurreko astean, baina Iruki-Donostialdea Bizikletan taldeko zazpi txirrindulari kadetek parte hartu zuten Aragoi Behereko Itzulia nazioarteko proban. Abuztuaren 4tik 8ra bitartean Jaime Abalos, Beñat Igarategi, Unai Iturrate eta Hugo Rayo donostiarrek, Beñat Auzmendi eta Aimar Capdequi astigartarrek eta Unax Otegi hernaniarrak parte hartu zuten. Emaitza nabarmengarririk lortu ez bazuten ere, gustura geratu ziren bizi izandako esperientziarekin eta ikasitako guztiarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!