Lizeagatarrak eta Apezetxeatarrak, Antiguan

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 9a, 00:00

Afizionatu mailan ospea eta sona duen txapelketik bada, hori Antiguako Txapelketa da. Atzo hasi zen eta aurten gainera 75garren urteurrena beteko du. Bailarako pelotaririk ez da faltako. Eñaut eta Ekain Lizeaga anai astigartarrak eta Beñat eta Antton Apezetxea goizuetarrak ariko dira. Bi maila daude: elite maila eta promesa maila eta Ekain Lizeagak eta Antton Apezetxeak elite mailan jokatuko dute eta Beñat Apezetxeak eta Eñaut Lizeagak, promesa mailan. Atzo, Julen Alberdik eta Ekain Lizeagak, Fernandez-Olidenen aurka lehenengo partidua izan zuten. Beñat Apezetxea eta Landak, Irribarria-Gabirondoren aurka jokatuko dute gaur eta Amiano-Antton Apezetxeak, Murua-Azpirozen aurka. Eñaut Lizega eta Belokik datorren astean egingo dute debuta. Jaialdiak 19:00etan hasiko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!