Alerta laranja bihar, muturreko tenperaturagatik

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 8a, 00:00

Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologia Zuzendaritzak, alerta laranja iragarpena egin du biharko, muturreko temperatura altuak direla eta 12:00etatik 21:00etara. Tenperatura maximoak 34 ºC ingurukoak izan daitezke. Ondorio txarrik ez izateko eta beroari ahalik eta hoberen aurre egiteko gomendatzen da besteak beste: ondo hidratatu; elikagai arinak jan; arropa lasaia, arina eta transpiratzen duena erabili; ez irten kalera eta jarduera fisiko haundia ez egin bero haundieneko orduetan; eduki botikak leku fresko batean; arreta berezia eskaini haurtxoei, adingabeei, adinekoei, haurdun dauden emakumeei eta bularreko haurrei eta gaixotasun kronikoak dituztenei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!